Aperribai, Bengoetxe, Zuhatzaurre, Urtebieta, Kurtzea, Egia, Elexalde, Gorosibai eta Usansolo auzoetara zabalduko dute bilketa organikoa egiteko kanpaina.
Europa zeharkatuko dute urtebetean Eneko Casadok, Idoia Estebanek, euren bi urteko alaba Ayselek eta euren Txibas txakurrak. Nomaden antzera biziko dira.
Urban Festa ekimenaren 6. edizioa ospatuko da ekainaren 17an. Helburua grafitigintzan trebatutako artista gazteak ezagutaraztea eta jai-giroa sortzea da.
Arrigorriagan mendekotasuna duten pertsonak eta beren familiak eta zaintzaileak laguntzeko helburuarekin lehen laguntzei buruzko tailerra antolatu dute.
Estali gabeko Basauriko igerilekuak ekainaren 17an irekiko dituzte eta irailaren 17ra bitartean egongo dira zabalik astelehentik igandera.
'Atzoko bideak, gaurko bidaiariak' ekainaren 18an. Mendikosolobarrena parkea, Abrisketa auzoa eta Burdin Hesiaren aztarnak ezagutzeko aukera egongo da.
Ekainaren 18an, igandez, Basauriko Iruaretxeta mintegia ezagutzeko ate irekien jardunaldia antolatu du Sagarrak ekologista taldeak.
Usansoloko garbitokia 2015eko udan zabaldu ondoren, uda honetan Urreta kiroldegiaren ondoan bigarren garbitokia irekiko du Galdakaoko Udalak.
Ekainaren 16tik 18ra bitartean ospatuko da V. Udaberriko Pintxo Dendari ekimena. Aurten 15 ostalaritza establezimenduk hartuko dute parte.
1937ko ekainaren 14an faxistek Ugao bonbardatu zuten eta horren ondorioz bi ugaotar hil ziren: Felix Urrutikoetxea Intxaurraga eta Simon Agirre Sierra.