→Hego Uribe

Garri Bikes taldeak doako lehen sorospen ikastaroa eskainiko du larunbatean

Parte hartzaileak Basauriko dendan bilduko dira, eta 17:00etatik aurrera, mendian jazotako istripuetan esperientzia duen aditu baten eskutik jasoko dituzte aholkuak

Lehen sorospenak egiteko ikastaroa // Unsplash

Garri Bikes txirrindularitza taldeak larrialdietan nola esku hartu irakasteko ikastaro praktikoa eskainiko du larunbat honetan (urtarrilak 21). Parte hartzaileak Basauriko dendan bilduko dira, eta 17:00etatik aurrera, mendian jazotako istripuetan esperientzia duen aditu baten eskutik jasoko dituzte aholkuak.

Bizikletarekin ezbeharra izanez gero, basoko ibilbideetan larrialdirik badago edo, egunerokoan, kalean zein etxean, erabili ahal izango diren lehen sorospeneko ezagutzak eskainiko dituzte. Hala nola, eroritako jendea nola immobilizatu, ebaki larriak badaude torniketeak nola egin eta erreanimazioa egiteko pausoak zeintzuk diren landuko dute.

Parte hartu ahal izateko, interesa dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena 944267456 zenbakira deituta. Ikastaroa doakoa izango da, eta, bereziki txirrindularitza taldeko kideei zuzenduta egon arren, edozein herritar hurbildu ahal izango da. Plazak, hori bai, mugatuak dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak