Sareak

☉ Zeberio

Zalbizkar mendira irteera egingo du Zeberioko Austarrik igandean

Autobusa 08:00etan abiatuko da Zeberioko plazatik Gasteizko kuadrillaren eta Trebiñuko konderriaren artean dagoen mendilerrora

|

Zalbizkar tontorra (1.046 metro), Gasteizko mendietan // @adrian_1985, Wikilok

Austarri Mendi Taldeak Gasteizko mendietara egingo du irteera apirilaren 23an (igandea). Autobusa 08:00etan abiatuko da Zeberioko plazatik Gasteizko kuadrillaren eta Trebiñuko konderriaren artean dagoen mendilerrora. Parte hartzaileak, mendatetik (748 metro) hasi eta Lendiz (848 metro) gaina zapalduta, Zalbizkar tontorrera (1.046 metro) igoko dira, bertatik Okiña herrira (794 metro) jaisteko. Guztira 12 kilometroko ibilbidea.

Izen-ematea, ostegunera arte

Parte hartu nahi dutenek hilaren 20ra arte (osteguna) izango dute zabalik izena emateko epea. Inskripzioak mendi taldearen lokalean (ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara) egin beharko dituzte, austarrimenditaldea@gmail.com helbidera idatzita edo 665735054 zein 656415597 telefonora deituta. Bazkideak diren helduentzako, zortzi eurokoa izango da prezioa, eta laukoa, umeentzako; Austarrikoak ez diren lagunek, hurrenez hurren, hamar eta bost euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko.

☉ Zeberio

Argazkiak / Zeberioko Ermitabarrin bukatu da Korrikako 23. edizioa Hego Uribe eskualdean

Eskualdeko azken argazkiak egin ditugu Zeberioko Ermitabarri auzoan. Bertatik herritar ugari igaro dira, Arratiara bidean, eguzkipean

|

Eskualdeko azken argazkiak egin ditugu Zeberioko Ermitabarri auzoan. Bertatik herritar ausart ugari igaro dira aldapan gora, Arratiara bidean, eguzkipean.

Osorik irakurri

☉ Zeberio

Zeberio / Korrika 23 / 2024

|

Agur esan diogu 23. Korrikari Hego Uribe eskualdean. Ugao atzean utzita lekukoak Zeberio hartu du eta hemendik Arratiarantz. Furgonetatik irudi eder hauek atera ditu AEKk:

Osorik irakurri

☉ Zeberio

Korrikak eskolako ikasleen bertso-saioa eta karaoke “demokratikoa” ekarriko du Zeberiora barikuan

Jarduera aipagarrien artean Zubialde eskolako ikasleek botako dituzten bertsoak, bazkari herrikoia eta Austarri Kultur Elkarteak antolatutako txistorrada daude

|

Korrika 2022an // Korrika

Martxoaren 22an iritsiko da Korrikaren 23. edizioa Zeberiora 13:30ean, eta Austarri Kultur Elkarteak eta Txubelasu Guraso Elkarteak harrera bero-beroa prestatu dio Zeberioko Udalaren babesagaz: bertso saioa, karaoke “demokratikoa”, bazkari herrikoia, elektrotxaranga… asko dira egun osoan zehar prestatu dituzten jarduerak.

Aipagarrien artean Zubialde eskolako ikasleek botako dituzten bertsoak, bazkari herrikoia eta Austarri Kultur Elkarteak antolatutako txistorrada daude.

Bazkari herrikoiari dagokionez, norberak etxetik eraman beharko du janaria. Gainera, Txubelasukoek txosna zabalduko dute 17:00ak aldera Zubialden.

Egitaraua | Korrika 23 Zeberion

Martxoak 22, barikua

13:30 Badator Korrika!
15:00 Eskolako ikasleen bertso saioa
17:30 Bazkari herrikoia
16:30 Karaoke demokratikoa
19:00 Orkresta elektrotxaranga
19:30 Txistorrada

Osorik irakurri

☉ Zeberio

Katiluk, Hofe x 4:40k eta Drama Daramak girotuko dute Zeberioko Gazte Eguna

Egun osoko programa osotua antolatu dute apirilaren 13an Zeberioko Gazte Elkartekoek eta 15:00etatik eguna bukatu arte bazkaria, baflepoteoa eta kontzertuak izango dira herrian

|

Katiluko mutilak, Arrigorriagan // Geuria

Datorren apirilaren 13an prestatu dute aurtengo Zeberioko Gazte Eguna. Egun osoko programa osotua antolatu dute Zeberioko Gazte Elkartekoek 15:00etatik eguna bukatu arte: bazkaria, baflepoteoa eta kontzertuak.

Bazkarian parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da 688 817 309 telefono zenbakira deituz. Prezioa 10 eurokoa izango da eta izena emateko azken eguna apirilaren 7a izango da, elkartetik adierazi bezala.

Kontzertuei begira Katilu arrigorriagarrek zabalduko dute gaueko programazioa 22:30ean. Segidan Hofe x 4:40 eta gaueko azkena Drama Daramak eskainiko du: “Egun ederra izingo da, etorri gugez batera ospatuten!”, deitu dituzte elkartetik herriko gazteak.

Egitaraua | Zeberioko Gazte Eguna 2024

Apirilak 13, larunbata

15:00 Bazkaria
19:30 Baflepoteoa
22:30 Kontzertuak: Katilu + Hofe x 4:40 + Drama Darama

Osorik irakurri

☉ Zeberio

Zeberiok Athleticen Kopako finala ikusteko pantaila handia ipiniko du Zubialden

Zeberiok 1.000 biztanle pasa ditu eta pantaila handi bat ipintzeko aukera aztertzen ari da Udala

|

Zaleak, Athleticen partida batean // Athletic Club

Apirilaren 6an jokatuko du Athleticek Kopako finala Mallorcaren aurka Sevillan, La Cartujan. Sevillara joateko aukera ez duten eskualdeko lagunentzat pantaila handiak ipiniko dituzte. Herri handiek pantaila bat edo batzuk izango dituzte herrigunean eta kanpoaldeko auzoetan.

Zeberiok 1.000 biztanle pasa ditu eta pantaila handi bat ipintzeko aukera aztertzen ari da Udala: “Argi berdea izateko itxaroten ari gara, baina asmoa pantaila handi bat jartzea da”, aurreratu dio Ekain Goti herriko alkateak GEURIAri.

Beste herrietan ere

Ugaok ere herritarrek Athletic eta Mallorcaren arteko partida ikusi ahal izateko pantaila ipintzeko aukera aztertzen ari dela azaldu dio GEURIAri: “Pantaila ipintzeko asmoa daukagu”, izan dira Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkatearen berbak. “Aurrekontuak eskatzen ari gara, egokiena aukeratu ahal izateko”.

Pantailen kokapenak zein tokitan jarriko dituzten zehazteke dute Udalek. Aurrerago emango dute kokapenen berri.

Osorik irakurri