→Zeberio

Mikel Urkixo zeberioztarrak ‘Hustu artekoak’ poema liburua idatzi eta autoekoitzi du

40 olerki ditu lanak, eta amodioaz eta harremanez dihardu. Liburuaren 150 ale kaleratu ditu Urkixok

Mikel Urkixo eta Hustu artekoak liburua // Utzitakoak

Mikel Urkixo zeberioztarrak bere lehen liburua idatzi eta autoekoitzi du. Hustu artekoak olerki bilduma bat da, eta maitasuna oinarri duen 40 poemaz dago osatuta. “Gorrotoa, mendekua, sexua eta harremanekin lotura duen guztia” biltzen duela dio egileak, eta pentsamendu guztiak “bat-bateko” sorkuntzaren emaitza izan direla.

Liburu osoa laupabost egunetan bukatu zuen Urkixok, iazko Gabonetan, eta zalantza askoren ondoren, argitaratzeko pausoa eman du orain. “Liburua makalaldi batean idatzi nuen“, onartu du Urkixok, eta, hain zuzen, horregatik argitaratu nahi duela azaldu digu: “Garai horren isla direnez, olerki zintzoak dira”.

Erroteta argitaletxeko Joseba Berriotxoaren eta Iñaki Landa ilustratzailearen laguntzaz, liburuaren 150 ale argitaratu ditu zeberioztarrak, eta Arrigorriagako Di Da Kopiak-en eta Aldapa taberan zein Igorreko Marrak paperdendan jarri ditu salgai.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak