Sareak

☉ Zeberio

Suhiltzaileek “kalte materialik utzi ez duen” sute bat itzali dute Zeberioko Uriondon

Gaur 16:15ak aldera sute bat itzali dute Basauriko suhiltzaile parkeko suhiltzaileek Zeberioko Uriondo auzoan. Zeberioko errepide nagusitik ke zuria ikusten zen eta Uriondora zihoan bikote batek sugarrak ikusi ditu Bi-3524 eta Uriondo auzoa lotzen duen errepide parean.

|

Emergentzia zertbitzuko langile bat, sute ikusten // Geuria

Gaur 16:15ak aldera sute bat itzali dute Basauriko suhiltzaile parkeko suhiltzaileek Zeberioko Uriondo auzoan. Zeberioko errepide nagusitik ke zuria ikusten zen eta Uriondora zihoan bikote batek sugarrak ikusi ditu Bi-3524 eta Uriondo auzoa lotzen duen errepide parean.

“Sugarrak itzelak ziren eta arin batean hedatu dira, errepidera heldu arte”, azaldu dute bertako lekukoek. Beraz, SOS Deiakera deitu eta minutu batzutara heldu da Basauriko parkeko lehen ur-ponpa kamioia. “Normala da gaur bezalako egunetan era honetako suteak egotea”, azaldu dio trafikoa mozten zegoen ertzain batek Geuriari. “Tenperatura altuak eta haize aldaketak seinale txarra dira beti”, dio. Auzotarren arabera, antzeko sute bat gertatu zen gaurkoa gertatu den leku berean, joan den uztailaren 18an: “Harrigarria badirudi ere suak ez du inolako etxebizitzarik harrapatu”, azaldu du ezbeharretik gertu lursailak dituen jabe batek.

Ertzaintzak bidea moztu eta sarbidea erraztu die lehen ur-ponparen atzetik zetozen suhiltzaileen ibilgailuei. Guztira hiru kamioi eta beste hiru baso-ibilgailu igo dira, Ertzaintzaren ibilgailuak eta Foru Aldundiko eta Zeberioko aguazilaren autoez gainera. Larrialdi zerbitzuko langileez gainera auzotarrak heldu dira ezbeharra geratu den lekura baina segurtasun distantzia batera mantendu ditu Ertzaintzak.

Minutu batzuk igaro ostean sutea kontrolpean izan dute 18:00ak aldera. Ertzaintzak azaldu du sutearen arrazoia oraindik ez dakiela eta ikerketa abiarazi du. Geuria sutearen inguruan izan da, Zeberioko jaien azken eguneko kobertura egiten baikeuden, eta argazkiak eta bideoa publikatu ditu.

Bideoa | Uriondoko auzotarrak: “Motorretik jaitsi eta bertan egin dugu topo sutearekin”

☉ Zeberio

Zeberioko Udalak Korrikako lekukoa eramateko aukera luzatu die herritarrei

Izena emateko azken eguna martxoaren 13a izango da 14:00ak baino lehen

|

Korrika, Zeberion, 2024an // AEK

Beste urte batez, Zeberioko Udalak Korrikan hartuko du parte. “Udala denon artean osatzen dugu”, azaldu dute udal ordezkariek, “ordezkaritza politikoa duten bi taldeek, herriko langileek, norbanakoek eta udal langileek”.

Aurreko edizioan, 2024an, udal langileak izan ziren Korrikako lekukoa eramateaz arduratu zirenak eta aurten aukera hori zabaldu nahi diete herritarrei: “Lekukoa eraman nahi baduzu udal webgunean ipini dugun QR kodea eskaneatu beharko duzu izena emateko”.

Izena emateko azken eguna martxoaren 13a izango da 14:00ak baino lehen. Izen-emate bat baino gehiago egotekotan zozketa egingo lukete Udaletik egun berean, 14:45ean, udaletxean bertan.

!Animatu eta izan Korrikaren parte! Euskararen aldeko kilometroak elkarrekin egingo ditugu”.

Osorik irakurri

☉ Zeberio

‘Gure Denboran’ dokumentaleko protagonistak omendu dituzte Zeberion, Emakumeen Nazioarteko Egunean

Zeberioko Udaletik azaldu dute gaur proiektatutako dokumentala interneten ipintzeko asmoa dutela, baina oraindik ez dutela erabaki non eta noiz

|

'Gure Denboran' dokumentaleko protagonistak, filma proiektatu ostean // Zeberioko Udala

Urtero lez, Zeberioko Udalak elkarretaratzea egin du Emakumeen Nazioarteko Egunean, eguerdi aldera, herriko plazan.

Jarraian, Zeberioko emakumeei ahotsa ipini dien 35 minutuko ‘Gure denboran’ izeneko dokumentala proiektatu dute plazako ermitan eta harrera ona izan duela azaldu diote GEURIAri udal ordezkariek.

Zintaren proiekzioaren ostean, Edurne Aretxaga Zalbidea, Felisin Eguzkiza Eguzkiza, Mari Beldarrain Etxebarria, Fina Salzedo Ellakuria, Mª Karmen Olabarri Etxebarria eta Ana Maria Artiñano Ellakuria zeberioztarrak omendu dituzte eta lore sorta bat eman diote bakoitzari.

Zeberioko Udaletik azaldu dute gaur proiektatutako dokumentala interneten ipintzeko asmoa dutela, baina oraindik ez dutela erabaki non eta noiz.

Elkarretaratzea, herriko plazan // Zeberioko Udala

Hauek, baina, ez dira Emakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruan egingo diren jarduera bakarrak. Datozen egunetan bestelako ekintzak prestatu dituzte.

Egitaraua | Zeberioko Martxo Feminista

Martxoak 13, barikua
18:00 Maskulinitate toxikoari buruzko saioak, eskola zaharra

Martxoak 23-26
18:00 ‘Zeberioko emakumeak historian’ + erakusketa, plazako ermita zaharra

Osorik irakurri

☉ Zeberio

Gaur antolatu dute Berdintasunezko istorio harrigarriak sortzeko tailerra Zeberion

Story stones teknika erabiliz, berdintasunaren aldeko mezuak sortuko dira. Umeek ausaz elementuak hautatuko dituzte

|

Story Stoneak // thewildcherryfarm.com

Zeberioko eskola zaharrak Berdintasunezko istorio harrigarriak sortzeko tailerra hartuko du gaur arrastian, Emakumeen Nazioarteko Egunaren atarian.

Story stones teknika erabiliz, berdintasunaren aldeko mezuak sortuko dira. Umeek ausaz elementuak hautatuko dituzte, eta norberak istorio bakar eta pertsonala sortuko du, sormena eta irudimena erabiliz.

Amaieran, beren sorkuntzak aurkeztuko dituzte. Bertan, elementu beretik abiatuta istorio desberdinak eta bakarrak sortu daitezkela erakutsiko dute parte-hartzaileek.

Saioa 8 urtetik gorako umeentzat zuzenduta dago eta 18:00etan eskainiko dute. Izena eman nahi dutenek 15:00ak arte daukate.

Osorik irakurri

☉ Zeberio

Zeberioko etxebizitza bateko tximinia batek su hartu du eta jabeek beraiek amatatu dute

“Suteak ke asko sortu du eta suhiltzaileek etxebizitza aireztatu eta berrikusketa lanak egin dituzte bertan”, azaldu dute Segurtasun Sailetik

|

Suhiltzaileak, lanean // Geuria

Zubialde auzoko tximinia batek su hartu du gaur arrastian. Auzotarrek larrialdi zerbitzuetara abisua eman eta Bizkaiko Suhiltzaileen auto-eskala bat eta ur ponpa pisutsu bat gerturatu dira Zeberioko auzora, 19:00ak aldera.

Segurtasun sailetik azaldu dute sutea lehen mailakoa izan dela eta etxebizitzako jabeek beraiek amatatu ahal izan dutela larrialdi-zerbitzuak iritsi direnerako: “Suteak ke asko sortu du eta suhiltzaileek etxebizitza aireztatu eta berrikusketa lanak egin dituzte bertan”, azaldu diote GEURIAri.

Ezbeharraren kausa argitu barik dago momentuz.

Osorik irakurri

☉ Zeberio

Arrastia igarotzeko irteera prestatu dute gazte zeberioztarrentzat Basauriko KNS Aventura Parkera

Autobusa 17:00etan irtengo da herriko plazatik, hilaren 14an. Izena emateko azken eguna martxoaren 9a izango da

|

Martxoaren 14an egun arrastia igarotzeko irteera prestatu die Zeberioko Udalak herriko 12 eta 17 urte bitarteko gazteei, Basauriko KNS Aventura Parkera.

Autobusa 17:00etan irtengo da herriko plazatik eta izena emateko azken eguna martxoaren 9a izango da. Interesdunek 946 481 079 telefono zenbakira deitu beharko dute horretarako.

KNS Aventura Park abentura anitzeko parkea Bilbo inguruko 7 urtetik gorako helduentzako eta haurrentzako 1.500 metro karratuko azaleradun jarduera-parkea da.

Lau aire zabaleko zirkuitu ditu, metro bateko garaieratik hasita eta bederatzi metro artekora, 80 metroko luzerako tirolinekin eta pasabide eta ibilbide anitzekin.

‘Humor Amarillo’ eta ‘Grand Prix’ telebista programetako eszenatokietako elementuak ere badaude bertan: giza futbolina, gladiadoreen borroka, infernuko horma, giza boloak, sator-matea eta tragabolak.

Gainera, bestelako jokoak eta jarduerak eskaintzen ditugu: rokodromoa, boulderra, aizkora eta izarrekin tiro egitea… eta beste jarduera batzuk.

Osorik irakurri