Sareak
[the_ad_group id="3890"]

Azala

19. Korrika martxoan ospatuko da Urepeletik hasita eta Bilbon bukatuta

|

bilbo korrika 19 aurkezpena 2014

Gaur goizena aurkeztu dute 2015eko Korrika Bilboko Arriaga Antzokian. Martxoaren 19tik 29ra bitartean izango da. Nafarroa Behereko herrian hasi eta Bizkaian bukatuko da 19. edizioa. Mezuak “Euskahaldun!” oihua izango du oinarri.

AEK-ko aurtengo deia “norberaren ahalak” sendotzea du helburu, “dakienak erabiltzeko eta ez dakienak ikasteko“. Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak esan duenez, “ikasturte berriarekin batera milaka lagun ari dira euskalduntzen euskaltegietan, baina geletan egiten den lanez gain, euskararen aldeko herri gogoa sustatzea eta elikatzea beharrezkoa da“.

Asier Amondo Korrika arduradunak adierazi du “Euskahaldun!” leloaren xedea “euskararen alde jarduteko ahalmena praktikan ipintzea” dela, eta Korrikak ahalmen horiek batzeko deia izan nahi duela zehaztu du.

☉ Basauri

Edesaren ekoizpena eta langileria bermatzea eskatuko dio Basauriko Udalak CNAri

Basauriko udalbatzak Edesaren bideragarritasunaren aldeko “apustu sendoa eta erreala” egin dezan eskatuko dio CNA taldeari.

|

basauri edesa lantegia 2014
Edesa lantegia // Geuria

Basauriko udalbatzak Edesaren bideragarritasunaren aldeko “apustu sendoa eta erreala” egin dezan eskatuko dio CNA taldeari

Joan den ostegunean, Edesa Industrial enpresak -lehen, Fagor Etxetresnak- Arrasateko Garagartza lantegia itxiko zuela jakinarazi zuen. Horren harira, Basauriko Edesa lantegiaren etorkizunaren aldeko adierazpen instituzionala publikatu du Udalak. Horren bitartez, babesa adierazi die udalbatzak bertako langileei eta Edesa udalerrian jarraitzeko apustua egiten dute, “ekoizpen datuek Basauriko lantegiaren bideragarritasuna bermatzen baitute“, diote udalbatzatik.

Modu horretan, Basauriko lantegiaren aldeko “apustu sendoa eta erreala” egin dezala eskatuko dio Udalak CNA talde titularrari, haren jarraikortasuna udalerrian ziuratzeko eta lanpostuak bere horretan mantentzeko. Era berean, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Edesa Basauriren inguruko bideragarritasun planak edota proiektuak babes dezaten eskatuko die Basauriko Udalak, “ekoizpenaren jarraikortasuna eta langileria bermatze aldera“.

Osoko bilkuran aurkeztu zuten atzo adierazpena eta EAJren, PSEren, Basauri Bairen, EH Bilduren eta PPren aldeko botoekin berau onartu zuten. Sergio Recio zinegotziak kontran bozkatu zuen.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

[Bideoa] Arrigorriaga kantari, Madalenak jaietan

Kantatuaz Arrigorriaga kalera irten da beste behin ere. Oraingoan Madalenak jaietan. Euskal abestien laguntzaz kalejira egin dute herriko kaleetatik.

|

Kantatuaz Arrigorriaga kalera irten da beste behin ere. Oraingoan Madalenak jaietan. Euskal abestien laguntzaz kalejira egin dute herriko kaleetatik. [Argazkiak]

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basauriko hirigintzari buruzko kontsulta abenduaren 17an ospatuko da

San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe plan estrategikoari buruzko herri-kontsulta abenduaren 17an izango da. Lehen herri-galdeketa izango da Basaurin.

|

basauri san fausto bidebieta pozokoetxe 2016 plan berria maketa

San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe plan estrategikoari buruzko herri-kontsulta abenduaren 17an izango da. Lehen herri-galdeketa izango da Basaurin

Basaurik lehen herri-kontsulta hartuko du urte amaieran. Iaz egitekoa zen San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe inguruko eremua eraberritu ahal izateko herri galdeketa, baina geldiarazi egin zuten. Joan den astean, baina, Ministro Kontseiluak berau burutzeko baimena eman zuen. Kontsulta egin ahal izateko gutxieneko 90 egun balioduneko legezko epea kontuan hartuta, abenduaren 17an ospatuko da herri-galdeketa.

Galdera ondorengoa izango da: “Ados zaude San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe berroneratzeko proiektu hau aurrera eramatearekin?”. Kontsulta politikoki loteslea izan dadin, biztanleen %20ak hartu beharko du parte, gutxienez, eta gehiengo kalifikatua lortu beharko du -proiektuaren aldeko edo kontrako botuen diferentzialak, gutxienez, %5ekoa izan beharko du-. Iaz parte-hartzea %30ean zehaztuta zegoen, “Euskadiko hauteskundeekin batera ospatzekoa zelako eta parte hartzea egun horretan handiagoa izango zelako“, dio Andoni Busquet alkateak.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Edesako produkzioa erabat gelditu du Fagor-CNA taldeak Basaurin

Fagor-CNA taldeak Euskal Herrian dituen lantegien ekoizpenaren zati handiena eten egin du. Basauriko langileak ez dira gaur lanera joan enplegua erregulatzeko espedientea ezarri baitiete.

|

basauri edesa lantegia 2014

Fagor-CNA taldeak Euskal Herrian dituen lantegien ekoizpenaren zati handiena eten egin du. Langileak ez dira gaur lanera joan Enplegua Erregulatzeko Espedientea ezarri baitiete

Fagor-CNA taldeak Euskal Herrian dituen lantegietako ekoizpenaren zatirik handiena eten egin du, “osagaiak erosteko diru faltagatik“. Geldialdi honek guztiz kaltetu du Basauriko Edesa fabrika. Izan ere, erabat gelditu du bertako produkzioa (labeak eta sukaldeak).

Basauriko lantegiaz gain, Arrasateko Garagartzako (garbigailuak) ekoizpena ere geldiarazi du CNA taldeak. Gainera, Bergarako Geyser lantegiaren produkzioaren (berogailuak) zati bat ere eten dute. Soilik Eskoriatzako lantegia ari da %100ean (presio-eltzeak).

Dirudienez, Enplegua Erregulatzeko Espedientea (EEE) ezarri die CNA taldeak langileei (2016ko urrian iragarritakoa). Zentzu horretan, langileak ez dira gaur lanera joan. Sindikatuek adierazi dutenez, CNAk ez die zehaztu noiz itzuliko diren beharrera.

Enpresa-batzordea langileekin bilduko da egun hauetan Fagor-CNA konpainiaren azken erabakiak aztertu eta mobilizazioak abiarazteko.

Uztaila hasieran jakinarazi zuenez, CNA taldeak Edesaren aldeko bideragarritasun plana landuko omen zuen -nahiz eta 100 milioi inguruko zorra duen-. Hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztu zuen hasieran, baina Basauriko Edesa ez zela hartzekodunen konkurtsoan sartuko aurreratu zuen uztailaren 6an. Talde kataluniarraren adierazpenen arabera, Basauriko lantegia “ez da itxiko, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza tarteko“.
Osorik irakurri

☉ Basauri

Pozokoetxeko trenbide multzoa desmuntatzeko lanak hasiko ditu Adifek

Uztailaren 10ean hasiko ditu Adifek Pozokoetxeko trenbide multzoa desmontatzeko lanak, baita bertako bagoiak txatarrera eramatekoak ere.

|

basauri pozokoetxe trenbidea 2015

Uztailaren 10ean hasiko ditu Adif Trenbide Azpiegituren Administratzaileak Pozokoetxeko trenbide multzoa desmuntatzeko lanak, baita bertako bagoiak txatarrera eramatekoak ere. Lanak abuztuaren 17ra arte luzatuko dira eta denbora tarte horretan aparkalekua ezin izango da erabili.

 

Bagoiak eta trenbideak desmuntatu eta eraman ahal izateko, tonaje handiko zenbait kamioi eta trailer erabiliko dituzte. N634 errepidetiktik sartuko dira Basconia zubitik trenbide multzoraino.

Eremua garbi dagoenean -eta lursail horretarako aurreikusitako hirigintza-jarduerari ekin bitartean-, Udalak erabakiko du zer egin bertan. Hau da, gaur egun dagoen aparkalekua handitu edo beste edoziein ekintza egiteko utzi.

Osorik irakurri