→Arrigorriaga

Abusuko XIV. Kultur Asteak jarduera ugari ekarriko ditu domekara arte

Argazki kamera, rally batean // Pinimg

Aurtengo kultur astean askotariko jarduerak antolatu dituzte auzoan: Apirilaren 25era arte Black Out poesia-erakusketa prestatu dute Abusuko Zentro Soziokulturalean eta gaurtik 25era ere Liburu azokak prestatu dituzte herriko ikastetxeetan. Apirilaren 23 eta 24an esne-bilketa ekitaldia prestatu dute Zaporeak, Artzain Onaren Parrokiak eta Abusuko Elkartasun Sareak errefuxiatuentzat.

Ekitaldiak, egunero

Kultur astea gaur bertan hasi da, 17:00etatik 19:00ak arte mural parte-hartzailea eginez Eroskiren atzealdean. Jarduera honek asteazkenerarte iraungo du. Asteazkenean, jarraian, 19:00ak aldera Antzerki Foroa egingo dute Abusuko Zentro Soziokulturalean. Saioa doakoa izango da, baina forora joateko asmoa duten interesdunek aldez aurretik izena eman beharko dute 94 479 29 30 zenbakiaren bidez 14:00etatik 21:00ak arte.

Ostegunean umeentzako ikuskizuna antolatuko dute Ibaialde liburutegian. Saioak edukiera murriztua izango du eta lekurik ez egotekotan, ikuskizuna Facebookeko Abusu Sarean orritik jarraitu izango dela iragarri dute antolatzaileek.

Ostiralean Auzoko idazleen mahai ingurua prestatuko dute Abusu Zentro Soziokulturalean. Doako jarduera honetan parte hartu ahal izateko izena eman beharko da aurretik 94 479 29 30 telefono zenbakiaren bidez 14:00etatik 21:00ak arte.

Nerea Ibarzabal // Bertsoa

Larunbatean Bertso bazkaria prestatuko dute Abusu Ikastolan. Bertan izango dira Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal bertsolariak. Izena emateko abusu@ikastola.eus helbide elektronikora idatzi behar da. Ondoren, 17:00etatn Bilbao Gazte Street kirola saioa egingo dute Ibaieder parkeko zelaian.

Kultur asteko azken eguna argazkilaritzari eskainiko zaio argazkilaritza-rally batekin: izen-emateak kanpan egin beharko dira 11:00ak eta 12:00ak bitartean eta lehiaketaren gaia Osasuna eta zaintza, ingurumena izango da

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak