Espainiako Gobernuak antena kolektiboak egokitzeko diru-laguntzak emango ditu horren beharrean dauden etxebizitzei. Etxebarriko Udalak informazio-triptikoak jarri ditu herritarren eskura.
Gobernuak, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren bitartez, laguntza-plan bat abiarazi du, antena kolektiboak egokitzeko lanak diruz laguntzeko, horren premian dauden eraikinetan. Egokitzapen-lanak egin ondoren eskatu behar dira diru-laguntzak, Internetez. Kanal bakarreko edo zentralita programagarriko antena kolektiboak dituzten eraikinetako jabeen komunitateei emango zaizkie laguntzak.
Diru-laguntzez gain, Industria, Energia eta Turismo Ministerioa, Udalekin batera, informazio-kanpaina plazaratzen ari da, dibidendu digitala askatzearekin antzemango diren aldaketak auzokideei informatzeko xedea duelarik. Hori dela eta, Ministerioak informazio-triptikoak egin ditu “Egokitu zaitez! Telebista-kanalak aldatzera doaz” lelopean.
Esate baterako, Etxebarriko udaletxean eskuratu daitezke informazio-orriak, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Biztanleriak eskuragarri du diru-laguntzak nola lortu eta LTDa berriro antolatzeko prozesuaren informazio guztia www.televisiondigital.es orrian eta herritarrentzako arreta telefonoetan: 901 20 210 04 eta 954 30 77 96.
