Eguraldi aparta eta kalegiro atsegina Basauriko Karnabas inauterietan. Arratsaldeko lehen ordutik, kaleak mozorrotutako jendez beterik egon dira. 18:00etan hasi da desfile ofiziala Inautxoren agurrarekin eta denetarik ikusteko aukera egon da: Erdi Aroko traje dotoreak, amazoniako tribuak, Tetris jokoa, txoriak, besteak beste. Ohi denez, dexente jende gehiago ikusten, hori bai, mozorrotuta, desfilean parte hartzen baino.
