Hondartza Eskubaloi Txapelketaren bigarren edizioa izango da ekainaren 10etik 12ra Bizkotxalde parkean. Dagoeneko hasi dira plaza arearekin estaltzen, zelaia mugatuko duten lasto-fardoak ekarri dituzte jada eta partiduak jokatzeko material prest izango dute ostiral arratsalderako.
Txapelketa hau Eskubaloi Solidarioaren IX. Jardunaldiaren baitan dago eta bilduko duten dirua medula-lesioa duen Basauri Eskubaloi Taldeko ordezkari batentzako izango da. Guztira, ehun partidu jokatuko dituzte ostiral arratsaldetik igande goizera arte. Eskolarteko partidak jokatuko dira lehendabiziko saioan, baita larunbat goizean ere. Guztira 30 partidu antolatu dituzte. Era berean, federatutakoen 70 partidu jokatuko dituzte larunbatean eta igandean.
Aurten 21 taldek eman dute izena: 15 gizonezkoenak eta 6 emakumezkoenak. Izen emate horiei esker 2.000 euro inguru bildu dituzte dagoeneko.
II. HONDARTZA ESKUBALOIA – ARGAZKIAK
II. HONDARTZA ESKUBALOIA – EGITARAUA
Ekainak 10, ostirala
18:00-21:00 Eskolarteko txapelketa
Ekainak 11, larunbata
09:00-11:30 Eskola txapelketa
12:00-24:00 Gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapen absolutuak
Ekainak 12, igandea
09:00-14:00 Gizonezkoen eta emakumezkoen finalaurrekoak eta final absolutuak
14:30 Sari banaketa
