Armeniako hamairu udalerritako hogei bat ordezkari Euskadira etorri dira, bertako udalerrien gobernamentu onaren arloan egiten den lana lehen eskutik ezagutzeko helburuarekin. Besteak beste, etika publikoa, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea aztertuko dute.
Ordezkari armeniarrak Eudel Euskadiko Udalen Elkartearekin bildu da gaur eta ostiralera arte bertan izango dira. Bisitaldia Europako Kontseiluak antolatu du.
Armeniaren bisitaren programa
Uztailak 20, asteazkena
09:30-11:30 Eudel Bilbo. Herritarren parte-hartzearen nondik norakoak euskal udalerrietan: Amurrio, Basauri eta Galdakao
12:00 Getxoko Udalera bisita: Gardentasuna eta gobernu irekia
Uztailak 21, osteguna
09:30-11:30 Eudel Bilbo. Udalerrien arteko lankidetza-proiektuak: gardentasun-sarea, agenda lokalak eta Herritarrentzako Informazio eta Arreta Zerbitzuak
13:00 Gipuzkoako Foru Aldundira bisita
Uztailak 22, ostirala
09:00 Eudel Bilbo. Bilbao Metropoli-30 Fundazioa: Bilbo eraldatze-prozesuaren aurkezpena
10:30 Basauriko Udalera bisita: Herritarrentzako Informazio eta Arreta Bulegoa
12:30 Arrigorriagako Udalera bisita: udalaren antolakuntza berriztatzaileak eta Herritarrentzako Areta Zerbitzua
