Herriak

Arratiako Tranbiari buruzko erakusketa abenduaren 29ra arte Bilbon

galdakao arratiako tranbia erakusketa juanjo olaizola 2015

Abenduaren 29ra arte dago ikusgai ‘Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa, 50 urte Arratiako Tranbia barik’ erakusketa Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian. Ekainean Galdakaotik pasatu ondoren, “hainbat udalerri bisitatu ditu eta Bilbon egingo du azken geltokia”, dio Jon Urrutxurtu erakusketaren komisarioak.

Tranbiaren historiaren harira, Basauriko Kareaga Auzo Elkarteak bidegorri bat aldarrikatzen du tranbiak auzoa zeharkatzean zerabilen lurretan: “Basauriko Udalak jakinarazi berri du lur horiek udal jabetzakoak direla. Hortaz, ahalik eta lasterren proiektua aurkez dezala eskatzen diogu. Auzoak eta Basaurik Ibaizabal ibaiaren ertzeko pasealeku berdea behar dute, bai bizikletaz bai oinez Etxebarri edota Boluetaraino doana”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak