Sareak

☉ Arrigorriaga

Bideoa | Arrigorriagako EAJk, NOAk eta PSE-ek Gobernu taldeko 2022ko aurrekontuen zirriborroa gaitzetsi dute

NOAko Jose Ignacio Fernández eta EAJko Sonia Rodríguezek 2022ko aurrekontuen inguruko prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean. PSEko ordezkaria faltan, Udaletxeko prentsa aretoan datorren urtera begira Arrigorriagako Gobernu taldeak joan den abenduaren 16an proposatutako Udal-aurrekontuen zirriborroa gaitzetsi dute oposizioko hiru alderdiek.

|

NOAko Jose Ignacio Fernández eta EAJko Sonia Rodríguezek 2022ko aurrekontuen inguruko prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean. PSEko ordezkaria faltan, Udaletxeko prentsa aretoan datorren urtera begira Arrigorriagako Gobernu taldeak joan den abenduaren 16an proposatutako Udal-aurrekontuen zirriborroa gaitzetsi dute oposizioko hiru alderdiek. “Oposizioko hiru alderdiek erantzun argi eta garbia eman genion Gobernu taldeari”, azaldu du Sonia Rodríguez EAJko ordezkariak. “Abenduaren 9an PSEkoek eta 10ean NOA eta EAJkoek”.

“Gobernu taldeari ezetza eman diogu. EAJ alderditik irizpide bi kontuan izan ditugu: orain arte aurrekontuak landu dituzten modua eta edukia”, azaldu du Sonia Rodrígezek Euskal Alderdi jeltzaletik. “Joan den azaroaren 24an aurrekontuen proposamena aurkeztu ziguten. Momentu hartan, Gobernu taldeak NOA alderdiaren asmoa ezagutzen zuen: euren babesa ez zuen izango. Une horretatik aurrera proposamena gainontzeko alderdiei aurkeztu zien. Ez da lehen aldia horrela jokatzen dutela: 2020 eta 2021eko Udal aurrekontuetarako era beran jokatu zuten EH Bildu eta Arrigorriaga Garakoek”. Rodriguezen hitzetan, EAJk 2020 eta 2021ean egindako proposamenak “gutxietsi” zituen Gobernu taldeak. “Orain, 2021ean, EH Bilduk eta Arrigorriaga Garak momentura arte nola gobernatu duten baloratu dugu eta ondorio modura Arrigorriagan, pandemia garaian zein ostean ez dutela ezertxo ere egin ikusi dugu”. Adierazpen hauei Soniak gehitu die Gobernu taldeak hitzemandako inbertsioen diru-partidako “%12a baino ez dela burutu” eta inolako zerbitzurik ez dela martxan jarri: “Gaur egun abian dauden zerbitzuak EAJk jarri zituen martxan joan den legegintzaldian eta horietako batzuk egoera txarrean daude, Mendikosolo, esaterako”. Kontrapuntu modura, EAJko ordezkariak azaldu du “zorionez” Kultur etxe berria martxan dagoela: “Kultur etxearen proiektua EAJk ahalegin handiz borrokatu zuen, EH Bildu eta Arrigorriaga Gara poriektu honen kontra egon ziren eta”.

Gainera, Rodriguezek gehitu du Gobernu taldeak gainontzeko alderdiekin hurrengo urteko aurrekontuak “adostu” egin nahi dituela. “EAJk 50 proposamen inguru erregistratu ditu Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ). Adostasuna bilatzen badute, ez litzateke zilegia proposamen horien artean batzuk kontuan hartzea? Bada, proposamenak ez onartzea ez ezik Gobernu taldeak ez ditu erantzun ere egiten”. Hainbat proposamen izendatu ostean, Soniak azaldu du EAJk gobernatutako aurreko urteetan egindako proposamenik onartu ez dituela EH Bilduk: “EH Bilduk gobernatu dituen bi urteetan proposamenak egin dizkio Euskal Alderdi Jeltzaleak, baina hainbat aukera galdu direla ikusi dugu eta EH Bilduk zein Arrigorriaga Garak herria geldiarazi izan dute”.

Edukiei dagokienez, aurrekontuak %10,7 handitzeko asmoa zutela azaldu zuen joan den abenduaren 16an Peio Garmendia Ogasun eta Kontu eta Giza Baliabideetako ziengotziak. “2019, 2020 eta 2021ean ez dira izan gai Udal aurrekontuetan iragarritakoa”, izan dira Rodriguezen hitzak. “2019an 400.000 euroko soberakinak izan zituzten, 2020an 1.350.000 eurokoa; aurten bi milioiko zifrak espero dituzte. Kasualitatez, igoera hau Udal hauteskundeen aurreko urtean ematen da”. Aurrekontu parte-hartzaileek ere EAJko ordezkariaren iritziak izan ditu goizeko prentsaurrekoan: “Publizitate izugarria eskaini zaie aurrekontu parte-hartzaileei, baina herritarren proposamenak ez dira Udal aurrekontuen %1era iritsiko”.

NOAko Jose Ignacio Fernández eta EAJko Sonia Rodríguez // Geuria

“Kirolak, Auzoak, enplegua eta inbertsioetarako aurrekontua nabarmenki jaitsiko da eta zifra horiek joan den urrian herritarrei egindako zergen igoeragaz bat dator”, azaldu du Soniak. “Igoera horregaz ez gaude ados, dirua biltzeko arrazoirik ez dagoelako, aurtengo diru-sarrerak iazkoak baino askoz handiagoak izango direlako Udalkutxatik”. Gauzak horrela, EAJk, NOAk eta PSEk aurrekontuak luzatzearen aldeko bozka egin du “2021ean egin behar ziren proiektu horiek 2022an gauzatu ahal izateko”.

Udal kamusada

Sonia Rodríguezek aipatutako puntu guztiekin ados agertu da NOAko Jose Ignacio Fernández: “Aurtengo legegintzaldirako babesa eman genion gaur egungo Gobernu taldeari eta geure baldintzak ezarri genizkion: enpleguaren diru partida gutxitu nahi zuten, euskarari bideratutako partida handitu nahi zuten… NOA ez dator horrekin bat, Udal politikarekin baizik”. NOAko ordezkariak azaldu du alderdiak egindako proposamenak atzera bota zituztela “diru falta zegoelako”. Jose Ignaciok azaldu du Gobernu taldearekin bizitakoa “doako kolaborazioa” izan dela. “2021a igaro da eta hitzemandakoaren ingurua kontuak emateko ordua heldu da. Pakto politikoa izan zen botuaren ordainagatik eta Gobernu taldeak bere hitza jan du: gure proposamenak aldatu dituzte aurrekontu kopuruak nabarmenki gutxituz eta 2022ra begira dirurik ez dagoela ziurtatu digute”. NOAko zinegotziak Gobernu taldean zuten konfidantza galdu dutela esanez bukatu ditu adierazpenak “sinatuta geneukan paktua ez betez”. “Ez dugu haserrea plazaratu nahi; erantzukizun politikoa eskatu baizik. Guztiz desengainatuta sentitzen gara Gobernu taldeagaz”.

2022ko aurrekontuen zirriborroa aurkeztu du Arrigorriagako Gobernu taldeak

☉ Arrigorriaga

Porrotx eta Marimotots Arrigorriagan egongo dira pailazo taldearen 35. urteurrena ospatzeko

Ikuskizuna kiroldegiko kantxa urdinean egingo dute, 17:30ean, eta doakoa izango da

|

Marimotots eta Porrotx Basaurin eskainitako ikuskizunean // Geuria

Porrotx eta Marimotots pailazoek Urteak bete, abenturak bizi! antzerkia ekarriko dute Arrigorriagara ekainaren 9an (ostirala). Ikuskizuna kiroldegiko kantxa urdinean egingo dute, 17:30ean, eta doakoa izango da.

Pailazoen taldeak 35. urteurrenaren harira egingo du ospakizuna. “Sudurgorrion bizitzan lagun egin ditugun hainbat etorriko dira bisitan”, esan dute artistek. “Urteak betetzea garrantzitsua bada, are gehiago abenturak bizitzea. Eta hori izango da gure ospakizuna: beste abentura bat bizitzea!”.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

BIDEOA | Maite Ibarra (EH Bildu Arrigorriaga): “Emaitza historikoak lortu ditugu Arrigorriagan”

2.357 botorekin eta 7 zinegotzirekin, aurreko urteko marka hobetzeaz gain, EAJk baino eserleku eta boto gehiago lortu ditu EH Bilduk

|

Bukatu dira udal hauteskundeak Arrigorriagan. Eta emaitzak espero baino hobeak izan dira EH Bildurentzat. Maite Ibarrak beste behin jaso du herritarren babesa, 2.357 botorekin eta 7 zinegotzirekin aurreko urteko marka hobetzeaz gain (6 zinegotzi izan zituzten), EAJk baino eserleku eta boto gehiago lortu baititu.

EH Bildu ospakizunetan Arrigorriagan / Geuria

“Oso pozik gaude: emaitza historikoak lortu ditugu Arrigorriagan”, onartu du Ibarrak. “Eskerrik asko Arrigorriagako auzokide eta biztanle guztiei gugan konfiantza osoa jarri duzuelako”. Zerrendaburuak “urte zail” hauetan gobernuaren kargu egin duten lana ere ekarri nahi izan du lehen planora: “EH Bildu akordioen eta kontsetsuen aldeko alderdia dela erakutsi dugu, eta herritarren kezkei erantzuteko indar guztia jarri dugula”.

#M28 | Arrigorriaga | Maite Ibarra bigarrenez aukeratu du herriak (% 100)

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

BIDEOA | Alberto Ruiz de Azua (EAJ Arrigorriaga): “Guztion helburua da zinegotzi gehiago lortzea, baina gu pozik gaude datuekin”

42 boto behera egin du Arrigorriagako EAJk aurtengo udal hauteskundeetan

|

Aurtengo hauteskundeetan behera egin du Arrigorriagako EAJk. 1.871 boto lortu ditu gaurko bozetan; 2019an baino 42 gutxiago. EH Bilduren igoerarekin, gainera, 6 zinegotzi mantendu arren, koalizio ezkertiarrak baino bat gutxiago dauka.

“Guk errepikatu egin ditugu emaitzak; hori izan da gure asmoa”, azaldu du Alberto Ruiz de Azua zerrendaburuak. “Guztion helburua da zinegotzi gehiago ateratzea, baina gu pozik gaude datuekin”. Oraindik ezin da esan udal gobernua nola antolatuko den Arrigorriagan: “Ez dugu pentsatu zer egin behar dugun, baina datozen astean edo egunetan ikusiko dugu”.

#M28 | Arrigorriaga | Maite Ibarra bigarrenez aukeratu du herriak (% 100)

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

#M28 | Arrigorriaga | Maite Ibarra (EH Bildu) bigarrenez aukeratu du herriak

#M28 | Arrigorriaga | Udal hauteskundeak 2023 | Emaitzak. Hautagaiak, alderdiak, boto kopurua, zinegotziak, datu historikoak, aurreko hauteskundeak.

|

Arrigorriagako EH Bildu emaitzak ospatzen / Geuria

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Rakel Izquierdo arrigorriagarrak irabazi du Madalenetako kartel lehiaketa “Sokan dantzan” lanarekin

Rakel Izquierdo: “Zapia luzatuz oroitzapen atseginak iristen zaizkigu, hortik dantzariak pintzetan, soka gainean dantzan. Izan ere, gustura zaudenean, edonon dantzatzen duzu”

|

Rakel Izquierdo "Sokan dantzan" kartelarekin // Geuria

Sokan dantzan izeneko kartelak iragarriko ditu aurten Arrigorriagako Jaiak. Madalenetako egitaraua jasoko duen diseinuen proposamena egiteko epea maiatzaren 22ra arte egon da zabalik, eta aukerak baloratu ostean, epaimahaiak ostegun honetan iragarri du erabakia: Rakel Izquierdo arrigorriagarraren lana da 2023ko kartel irabazlea.

Artistak azaldu duenez, Sokan dantzan lanak festetarako prestatzen joan gaitezkeela gogorarazten digu. “Zapia luzatuz, oroitzapen atseginak iristen zaizkigu, hortik dantzariak pintzetan, soka gainean dantzan. Izan ere, gustura zaudenean, edonon dantzatzen duzu”.

Kartelen erakusketa

Kartel hau eta lehiaketan parte hartu duten gainontzekoak ikusteko, Edurne Garitazelaia Kultur Etxean erakusketa antolatuko duten ekainaren 1etik 30era bitartean (18:00etatik 20:00etara). Bertan egongo dira aurkeztu dituzten 7 obrak: Arrigorriagako lagunen 5 kartel, galdakoztar baten lana eta Murtziako parte hartzaile baten diseinua.

Osorik irakurri