Bideoa / Arrigorriagako EAJk, NOAk eta PSE-ek Gobernu taldeko 2022ko aurrekontuen zirriborroa gaitzetsi dute

NOAko Jose Ignacio Fernández eta EAJko Sonia Rodríguezek 2022ko aurrekontuen inguruko prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean. PSEko ordezkaria faltan, Udaletxeko prentsa aretoan datorren urtera begira Arrigorriagako Gobernu taldeak joan den abenduaren 16an proposatutako Udal-aurrekontuen zirriborroa gaitzetsi dute oposizioko hiru alderdiek.