Abenduaren 11n Arrigorriagako gabonetako programa martxan jarri zuen Udalak herriko kultura elkarteekin batera. Aurten ere adin guztietatko lagunei pentsatutako jarduerak prestatu dituzte, bai erdigunean eta baita Abusun ere. Erdigunean adin guztietako herritarrentzako askotariko jarduerak antolatu dituzte (erakustaldiak, Gabonetako Parkea, filmen proiekzioa, ihes gela…). Abusun, ordea, etxeko txikienei zuzendutako ekitaldiak eta gazteentzako tailer teknologikoak aipagarriak dira.
ERDIGUNEAN
- Abenduak 18, zapatua | Gabonetako esku pilota jaialdia, Arguia pilota eskolaren eskutik. Frontoian, 16:00etatik 20:00ak arte
- Abenduak 19, domeka
- Gimnasia Errtimikoaren Gabonetako Erakustaldia. Frontoian, 09:00etatik 14:00ak arte
- ‘Bart non ote nintzen ni?’ antzerki saioa, Txirri, Mirri eta Txiribiton. Lonbo aretoan, 12:30ean. Sarrerak 5/7 euro
- Erromeria Aritz Berri dantza taldearen eskutik. Udaletxe plazan, 12:30ean
- Abenduak 22, eguaztena
- Gabonetako Patinaje Erakustaldia. Frontoian, 16:30etatik 20:00ak arte
- Stardog & Turbocat filmaren proiekzioa. Lonbo aretoan, 18:30ean
- Abenduak 23, eguena | Olentzero eta Mari Domingi eskolan. Eskolan, 10:00etan
- Abenduak 24, barikua | Olentzero eta Mari Domingi. PP2 pistan (pista urdinean), 18:00etan
- Abenduak 26, domeka | Talentudunen Jaia. Lonbo aretoan, 19:00etan
- Abenduak 26-27 | Umeentzako Gabonetako Parkea. Frontoian, 11:30etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte. Sarrerak: euro 1
- Abenduak 27, astelehena | Gabonetako irteera 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Sarrerak: 10 euro. Izena emateko azken eguna: abenduak 16
- Abenduak 28, martitzena | Ezpainetako baltsamoa eta bainu-gatzak tailerra, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Gaztegunean, 18:30ean
- Abenduak 29, eguaztena | Dragoiaren Gidaria filmaren proiekzioa. Lonbo aretoan, 12:30ean
- Abenduak 30, eguena | Ihes gela. Gaztegunean, 11:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte
- 2022ko urtarrilak 5 | Errege Magoen Gaua. Frontoian, 17:00etatik 21:00ak arte
Gazteguneko jardueretara joan ahal izateko izena eman beharko dute interesdunek arrigogaztegunea2014@gmail.com helbidera e-posta bidaliz edo 946 001 876 telefono zenbakira deituz.

Abusuko Zentro Soziokulturala // Geuria
ABUSUN
Abusuko Gabonetako jarduerak abenduaren 17an hasiko dituzte. Auzoko jarduera guztiak haur eta gazteentzat diseinatu dituzte eta tailer teknologiko ugari prestatu dituzte egun horietarako Abusuko Zentro Soziokulturalean.
- Abenduak 17, barikua | Pirata Garrapata antzerki-saioa, hiru urtetik gorako umeentzat. Abusuko Zentro Soziokulturalean, 18:00etan
- Abenduak 19, domeka
- Olentzeroren postaria eta kalejira auzoan barrena, auzoko elkarteen eskutik. 11:00etan
- Olentzeroren postaria: Jaialdia Ibaizabal landan, auzoko elkartearen eskutik. 13:00ean
- Abenduaren 21etik 23ra | Eskulangintza erakusketa, Ollargan auzo-elkartearen eskutik. Abusuko Zentro Soziokulturalean, 18:00etatik 20:00ak arte
- Abenduaren 27tik 29ra | Ludoteka eta umeen parkea, 2-6 urteko umeentzat. Abusuko Zentro Soziokulturalean, 17:00etatik 20:00ak arte
- Abenduak 27an eta 28an | Txiki Txef sukaldaritza tailerrak, 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzako. Abusuko Zentro Soziokulturalean, 17:00etatik 20:00ak arte
- Abenduak 29, eguaztena
- Tailer teknologikoa: egin zure gabonetako postala LED argiak erabiliz, 7-9 urte bitarteko haurrentzat. Abusuko Zentro Soziokulturalean, 16:00etatik 17:30ak arte
- Tailer teknologikoa: egin eta programatu espirografo bat (Lego Wedo 2.0), 7-9 urte bitarteko haurrentzat. Abusuko Zentro Soziokulturalean, 18:00etatik 19:30ak arte
- Abenduak 30, eguena | Tailer teknologikoa: Neopixelak programatzen, 10-14 urte bitarteko gazteentzat. Abusuko Zentro Soziokulturalean, 16:00etatik 17:30ak arte (aurretik izena eman behar da)
- Abenduaren 27 eta 28an | Tailer teknologikoa: Hiri adimenduak – City Sharper erronka, 10-14 urteko gazteentzat. Abusuko Zentro Soziokulturalean, 10:30etatik 13:30ak arte (izena eman behar da)
- Abenduak 29 eta 30ean | Tailer teknologikoa: egin zure bideojokoa Makecode Arcade erabiliz, 10-14 urte bitarteko gazteentzat. Abusuko Zentro Soziokulturalean, 10:30etatik 13:30ak arte (izena ematea derrigorrezkoa da)
Abusuko jardueretan parte hartu ahal izateko izena eman beharko dute bertara joan nahi duten interesdunek abusu@arrigorriaga.eus helbidera e-posta idatziz edota 944 792 939 telefono zenbakira deituz. Aurrez aurre izena emateko aukera ere badago 16:00etatik 20:00etara arteko ordutegian.
