→Arrigorriaga

144 lagunek eman dute izena Whatsapp eta e-posta zerbitzuan

Orain arte izena eman dutenen gehiengoa herrikoak bertakoak dira eta gai guztien inguruko informazioa jasotzea aukeratu dute.

Arrigorriagako Udalak doako informazio-zerbitzu berria abiarazi du urtarrilean. Herritarrek Whatsapp edota posta elektronikoan jaso ahal izango dituzte udalerriaren inguruko berriak, abisuak, udal-kanpainak edota beste ekimen batzuei buruzko informazioa.

Dagoeneko 144 pertsonek eman dute alta zerbitzuan: 80 emakume eta 65 gizon. Horietatik 116 Arrigorriagako herriguneko auzotarrak dira, 16 Abusukoak eta 12 beste udalerri batzuetakoak. “Hasiera ona izan da eta kanpainak aurrera darrai. Azken egunotan, asko izan dira izena eman dutenak”, diote udal ordezkariek: “Udalerritik kanpo heldu diren harpidetzak ere badaude, hala nola, kazetariak, kanpoan bizi baina Arrigoriagan jaioak edota inguruko herrietan bizi direnak”.

Emailak, harpidetza gehien 

144 inskribatuetatik 64 lagunek informazioa emailera heltzea aukeratu dute, Whatsappera 42 pertsonek eta badaude bi bideetatik jaso nahi dutenak ere (38). Gaiaren arabera informatuak izan daitezen, 109 pertsonek “gai guztiak” aukeratu duten bitartean, 35ek gai zehatzei buruzko informazioa jaso nahi dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak