19 urteko emakumezkoa harrapatu du Renfeko tren batek Aretako geltokian, Laudion. Anbulantzia bertaratu da, baina zaurien ondorioz hil da. 17:35ean jazo da gertakaria.
Jaurlaritzako Segurtasun sailetik adierazi dutenez, neska Arrigorriagakoa zen. Trenaren gidaria Basurtuko ospitalera eraman dute antsietate krisialdia izan du eta. Polizia ikertzen ari da zerk eragin duen istripua.
Argazkia: Aiaraldea.eus
