→Arrigorriaga

28 urteko gazte bat atxilotu dute Arrigorriagako Santa Isabelen bi autori su ematea egotzita

Ertzaintzak asteazken goizean (uztailak 13) atxilotu du pasa den astean Arrigorriagako Santa Isabel auzoko aparkalekuan bi auto erretzea egotzitako pertsona. 28 urteko gaztea herrian bertan atxilotu dute.

Kiskalitako auto biak, aparkaleku berrian // Utzitakoa

Ertzaintzak asteazken goizean (uztailak 13) atxilotu du ustezko egilea. Pasa den astean Arrigorriagako Santa Isabel auzoko aparkalekuan bi auto erretzea egozten diote. 28 urteko gaztea herrian bertan atxilotu dute, eta agintari judizialen eskuetan gelditu da. Ertzaintzaren arabera, “polizia-aurrekari ugari ditu era guztietako delituengatik, besteak beste, ibilgailuetan kalteak egiteagatik”.

Jazoera uztailaren 8an gertatu zen, 05:30 aldera, auzoko aparkaleku berrian (70. zenbakian). Poliziak esan duenez, gazteak “likido sukoia bota zuen autoetan eta, ondoren, su eman zien”. Bi autoak kiskalita gelditu ziren, eta ondoan zegoen hirugarren batek kalte larriak jasan zituen albo batean, erretako beste ibilgailuek sortutako beroagatik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak