→Arrigorriaga

100 metro luzeko horma margotuko dute 14 artistek Abusu auzoan

arrigorriaga abusu 2016 murala

Aztarnak muralgileen taldeak Arrigorriagako Udalarekin lankidetzan grafiti erakustaldi bat antolatu du abenduaren 23an Abusu auzoan.

Aztarnak muralgileen taldeak Arrigorriagako Udalarekin lankidetzan grafiti erakustaldi bat antolatu du abenduaren 23an, ostiralez, 10:00etatik aurrera Abusun. Guztira, 14 artista bilduko dira Abusuko Olatxu plazako horma apaintzeko. Hormak 100 metro luze eta 4 metro altu ditu.

Auzoko herritarrek eskatuta sortu da ekimena eta Gabonetako ekitaldien egitaratuen barruan dago. ‘100 metroko erakustaldia’ du izena eta artistek beren irudimenaz baliaturik nahi dutena irudikatu ahal izango dute. Hala ere, Aztarnak taldeko arduradunek atzealde bateratu bat emango diote hormari, harmonia zaintzeko.

Bisita gidatua

Lana behin amaituta, abenduaren 27an, asteartez, grafitia ikusteko bisita gidatua antolatu dute. Abusu Zentro Soziokulturaletik irtengo dira ikusleak 17:00etan.

Artistek hormaren xehetasunen berri emango dute. Besteak beste, erabilitako teknika, materialak eta marrazkien esanahia azalduko dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak