→Arrigorriaga

Abusuko I. Narrazio laburren lehiaketan parte hartzeko epea apirilaren 14an bukatuko da

Saria Abusutik Guggenheimera piraguan jeitsiera izango da bai irabazlearentzat bai finalistentzat ere. Irabazleen izenak apirilaren 25ean, Liburu Azokaren gunean, argitaratuko dira.

Abusuko elkarte eta instituzioen sareak I. Narrazio laburren lehiaketa deitu du “Abusu, hamaika koloreko auzoa” lemapean, Abusuko Kultur astearen barruan. Lehiaketaren oinarriak auzoko liburutegietan zein ikastetxeetan aurki daitezke eta lanak apirilaren 14a baino lehen aurkeztu beharko dira toki berdinetan.

Saria hauxe izango da: Abusutik Guggenheim-era jeitsiera piraguan bai lehiketaren irabazlearentzat, baita finalistentzat ere. Irabazleen izenak apirilaren 25ean emango dira jakitera Liburu azokaren gunean 13:00etan. Lan irabazleak Abusu Sareaneko web-orrian argitaratuko dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak