→Arrigorriaga

Abusuko inauteriak otsailaren 13an ospatuko dira

Mozorroak protagonista izango dira ostsailaren 13an, larunbatez, Abusun. Haurrentzako jarduerak, castinga, bazkaria, desfilea eta disko-festa antolatu dituzte.

Inauteriak otsailaren 13an, larunbatez, helduko dira Abusura. Ohi bezala, mozorroek izango dute protagonismo osoa, eta programa jarduerez beteta egongo da.

ABUSUKO INAUTERIAK 2016 – PROGRAMA

12:00-14:00 Tailerrak ZentroSoziokulturalean: makillajea, mozorroak edota argazki tailerrak. Aldi berean, casting lehiaketa egingo da herriguneko plazan.

14:30 Inauterietako bazkaria pilotalekuan.

16:00 Javi Malabaresen emanaldia piloalekuan.

18:15 Inauterietako desfilea eta txokolatada: Ollarganeko parkea-Olatxu-Santa Isabel.

19:30 Disko-festa pilotalekuan: Urtza

** Euria egiten badu, desfilea pilotalekuan izango da 18:30ean

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak