→Arrigorriaga

Aisialdirako begirale ikastaroa antolatu du Arrigorriagak

Arrigorriagako Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, aisialdiko begirale ikastaroa antolatu du datorren urteko asteburuetarako, urtarriletik abendura. Izena emateko Herritarren Arretarako Zerbitzura, udaletxera edo Abusu Zentrora gerturatu behar dute interesatuek urtarrilaren 8a baino lehen. Taldea osatzeko gutxienez 15 pertsona elkartu beharko dira.

Matrikularen prezioa 230 eurokoa da eta parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: 18 urte dagoeneko beteta izatea edo 2015. urtean betetzea, Arrigorriagan erroldatuta egotea eta euskaraz jakitea. Azken baldintza hau egiaztatu beharko dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak