→Arrigorriaga

Aisialdirako begirale ikastaroak Arrigorriagan eta Etxebarrin

Arrigorriagako eta Etxebarriko Udalek aisialdirako begirale ikastaroak antolatu dituzte 2015-2016 ikasturterako. Arrigorriagan urritik maiatzera bitarteko asteburuetan emango dute ikastaroa Lonbo aretoan eta Etxebarrin prestakuntza orokorra abenduan egingo dute.

Arrigorriagan matrikulak 230 euroko prezioa du eta izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 9tik 22ra, Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ), udaletxean zein Abusu Zentro Soziokulturalean.

Etxebarriko Udalak bere aldetik, ikastaroa diruz lagunduko du eta izena emateko Gazteria Zerbitzura edo Mugarri Gazte Etxera hurbildu beharko da interesatua.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak