Ekainaren 2an Arrigorriagak Zuztarluze lehiaketaren finala hartu zuen Lonbo aretoan. Guztira, Arrigorriagako Institutuko 160 ikaslek parte hartu zuen txapelketan, baina lau bikote baino ez ziren heldu azken fasera. Horiek horrela, Ane Bikandi eta Ane Muñoz irabazle suertatu ziren.
