Otsailaren 17an, ostiralez, Francoren bilobari gutuna antzezlana Arrigorriagara helduko da, urtarrilean Basauriko Social Antzokitik pasa ondoren. Hain zuzen ere, Lonbo Aretoan izango da antzerkia hilaren 17an 20:00etan. Emanaldia euskaraz izango da eta sarrerak 9 euro balioko ditu.
Artedrama, Dejabu eta Le Petit Theatre De Pain konpainiek elkarlanean egindako antzezlana da eta Frankismoak utzitakoari buruzko salaketa kontatzen dute antzezlanean.
