Martxoaren 24an, ostiralez, Hika Teatroak Koadernoa Zuri antzezlana ekarriko du Arrigorriagara. Hain zuzen, Lonbo Aretoko agertokian izango da 20:00etatik aurrera.
Agurtzane Intxaurraga da obraren zuzendaria. Gainera aktore lanetan ere ibiltzen da antzezlanean, Miren Gojenola eta Itziar Ituño aktoreekin batera. Sarrerak 9 euroan daude salgai.
KOADERNOA ZURI
Begoña eta Arrate ahizpak dira. 20 urteren buruan, ama hil ondoren, jaio ziren etxean topatu dira, ezustean. Oso gutxi daki batak besteari buruz, eta ezer gutxi amak haiengan utzi dituen aztarnez. Nahikoa izan dute aurrera egitearekin, beren bizitza eraikitzearekin. Nahikoa bizitze soilarekin.
