Herriko emakume batek eraso sexista jasan duela salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Arrigorriagan. Puntu morea duen pankarta batekin egin dute kontzentrazio ixila ehun bat herritarrek, tartean, alderdi politikoak eta hainbat eragileetako kideak.
Udal ordezkaritza duten talde politiko guztiek eraso sexista horren aurrean “gaitzespen irmo eta sendoa” azaleratu dute. Modu horretan, emakumeen aurka doan edonolako ekintza arbuiatu dute.
Arrigorriagako beste herritar batek eraso sexista bat jasan zuen irailean Ugaoko jaietan. Hura salatzeko ere elkarretaratzea deitu zuten Ugaon.
