Arrigorriaga dagoeneko jai-giroan murgilduta dago. Uztailaren 17an pregoia eta txupinazoa bota zuten Arrigorriagako Caritaseko kideek. Afro Sound System perkusio afro-brasildar taldeak eta Sama Siku fanfarreak girotu zituzten herriko kaleak eta buruhandiek umeekin jolas egin zuten.
