→Arrigorriaga

“Arrastoak” antzezlana apirilaren 24an Arrigorriagako Lonbo Aretoan

basauri arrastoak antzerkia 2015

Dejabu Panpin Laborategiak “Arrastoak” obra ekarriko du Arrigorriaga. Emanaldia 20:00etan hasiko da. Lonbo Aretoko bazkideek sarrera librea izango dute.

Dejabu Panpin Laborategia taldeak “Arrastoak” antzezlana ekarriko du Arrigorriagara apirilaren 24an, ostiralez. Helduentzat eta euskaraz izango den antzezlana 20:00etan hasiko da Lonbo Aretoan eta 80 minutu inguruko iraupena izango du. Sarrerak 9 euroren truke eskuratu daitezke, Lonbo Aretoko bazkideentzat izan ezik, doan ikusteko aukera izango baitute.

Arrastoak obran, Lurrek ez du sekula bere amari buruzko galderarik egiten. Arrastorik utzi gabe egin zuen alde etxetik amak, Lur txikia zenean. Erantzunak bilatzeko denborarik gabe, Lur etxean harrapatuta bizi da aitarekin. Alabaina, amaren gorpua agertu da orain, eta galderak borborrean hasi dira. Memoriaren bazter batean ezkutatuta dituen sentimendu eta munstroei aurre egin behar die Lurrek, nahi eta nahi ez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak