Sareak

☉ Arrigorriaga

11 egun euskaraz ekimenarekin bat egingo du Arrigorriagak azaroan

Joan den abenduan 3 egun euskaraz egin zituzten herrian, Euskaraldia dinamika aurkeztuz. Aurten azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da ekimen handia.

|

arrigorriaga euskara eguna 2017 mintzodromoa 7
Iaz egin zuten aurreneko aldiz Mintzodromoa Arrigorriagan, Euskararen Egunean // Geuria

Joan den abenduan 3 egun euskaraz egin zituzten herrian, Euskaraldia dinamika aurkeztuz. Aurten azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da ekimen handia

Iazko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, euskara ohitura bihurtzeko erronkari aurre egin zioten hainbat herritarrek, Arrigorriagan ‘3 egun euskaraz’ ekimenaren baitan. Abenduaren 1etik 3ra bitartean ospatu zen egitasmoa eta dinamikak 150 bat Belarriprest eta Ahobizi elkartu zituen hiru egunez. Gainera, aurreneko aldiz Mintzodromoa antolatu zuten abenduaren 3an udaletxean. Bertan, Anjel Alkain dinamizatzaile lanetan ibili zen. Ondoren, plazara atera eta gainerako auzokideak euskarara hurbil zitezen kanta eta dantza erakutsi zuten partaideek.

Ekimen hau Euskaraldia dinamikaren barruan kokatzen da eta aurten Euskal Herri osoan batera egingo den aktibazio ekimen erraldoia prestatuko dute. Hala, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra hizkuntza ohituretan eragiteko helburuarekin 11 egun euskaraz lelopean egingo da lehenengo Euskaraldia.

16tik gorakoekin

Arrigorriagan ‘3 egun euskaraz’ ekimena lehen urratsa izan da, Udalak eta elkarte euskaltzaleek elkarlanean eman dutena, eta prest daude hurrengoa emateko. Gauzak horrela, Arrigorriagak bat egingo du ’11 egun euskaraz’ ekimenarekin 2018an. “Euskal Herri mailan egingo den Euskaraldia ekimenaren parte izateko gogotsu gaude: Arrigorriagan 11 egunez hizkuntza aktibatzea, ohituretan eragitea, euskara gehiago erabiltzea. Helburu hori aurrean dugula, hasi gara berton egin dezakegunari buruz bilerak egiten“, diote Arrigorriagako sustatzaileek.

Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak ahobizi eta belarriprest bihurtu nahi dituzte. Lehenaren ardura izango da euskaraz hitz egitea ulertzeko gai diren guztiei, haiek erdaraz erantzun arren. Bigarrenaren zeregina, aldiz, dakienari euskaraz hitz egiteko gonbita egitea izango da. Ekimena Euskal Herri osoan egingo den arren, tokian tokiko euskaltzaleak izango dira herri bakoitzeko dinamiken sustatzaileak, eta inguru soziolinguistiko zein tokian tokiko errealitatera moldatzeko modukoa izango da.

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako Udalaren izenean informazio konfidentziala eskatzen ari direla salatu dute udal ordezkariek

“Udalak ez du inolako kanpainarik abiatu datu horiek eskatzeko”, argitu dute udal ordezkariek eta datu pribaturik ez ematea ohartarazi dute

|

Arrigorriagako udaltzainen auto bat // Geuria

Arrigorriagako Udaletik jakinarazi dute ezezagun batzuek Udalaren izenean informazio konfidentziala eskatzen ari direla etxez etxe.

“Udalak ez du inolako kanpainarik abiatu datu horiek eskatzeko”, argitu dute udal ordezkariek eta datu pribaturik ez ematea ohartarazi dute.

“Horrelakorik gertatuz gero, deitu berehala Udaltzaingora”, gomendatu diete herritarrei. Horretarako telefono zenbaki bi ahalbidetu dituzte: 944 020 201 eta 651 705 970.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako Jasokakoek Argentinara egindako bidaiaren inguruko ‘Harri, Egur eta Bihotz’ dokumentala emango dute Lonbon

Martxoaren 27an proiektatuko dute dokumentala Arrigorriagako Lonbo aretoan, 18:00etan

|

Jasokako kirolariak, Arrigorriagan // Geuria

Datorren martxoaren 27an ‘Harri, Egur eta Bihotz’ izeneko dokumentala emango dute Arrigorriagako Jasoka Herri Kirol Klubeko kirolariek Lonbo aretoan, 18:00etan.

Zinta horretan, Argentinako Tandil hirira egindako bidaia kontatuko dute Arrigorriagako elkartekoek: “Gure Tandileko Euskal Asteko bizipenak kontatuko ditugu lehen pertsonan: zelan bizi izan genuen, ezagutu genituen pertsonen testigantzak ezagutuko ditugu… denetarik!”, aurreratu dute Jasokatik.

“Bizitza osorako markatu gaituen bidaia baten kontakizuna da honako hau. Herri kirolak Argentinara eramatearen emozioa, Tandilgo Euskal Astean egindako erakustaldia, eta milaka kilometrora egon arren, euskal diasporarekin herri bereko kide sentitzearen indarra”.

Dokumentalaren helburua bidaia hura egiteko laguntza eman zuten pertsona, denda, taberna… jende guzti horri eskertzea dela azaldu dute Jasokatik. “Nahiko hunkigarria izango da”, aurreratu dute. “Gure ahotsarekin entzungo dalako euskal diasporak emandako harrera”.

Marta eta Nerea, Arrigorriagako udal kiroldegian // Geuria

GEURIAk iazko martxoan izan zuen Argentinara egin beharreko bidaia honen berri, Jasokako Marta Camacho eta Nerea Espinosa kirolarien eskutik. Izan ere, horren inguruko berbaldia izan genuen beraiekin.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Mobilen bidezko ikus-entzunezko sorkuntza-tailerra eskainiko diete Arrigorriagako neska gazteei, euskaraz

Tailer honek ikus-entzunezko sorkuntza kolektiboaren esperientzia proposatzen du, ikuspegi feministarekin, apirilean eta maiatzean

|

Neska bat, telefonoarekin grabatzen // Highlight id, Unsplash

Al Borde Films ekoiztetxeak telefono mobilen bidezko ikus-entzunezko sorkuntza tailerra eskainiko die Arrigorriagako 12 eta 16 urte bitarteko neskei, euskara hutsean.

Tailerra apirilean eta maiatzean egingo dute Lamiaenan, 17:00etatik 19:00ak arte. Izan ere, apirilaren 16an, 23an eta 23an eta maiatzaren 7an, 14an eta 21ean antolatu dituzte.

Tailer honek ikus-entzunezko sorkuntza kolektiboaren esperientzia proposatzen du, ikuspegi feministarekin. “Prozesu osoan zehar, parte-hartzaileek ikus-entzunezko ekoizpenaren eta garapenaren fase guztiak aztertuko dituzte —gidoitik ediziora arte—, mugikorra tresna nagusi gisa erabiliz”, azaldu dute Lamiaena Arrigorriagako Emakumeen Etxetik.

Emaitza taldean sortutako ikus-entzunezko piezak izango dira: “Pieza hauek Arrigorriagako umorezko laburren jaialdian agertzeko aukera izango dute. Sormen adierazpena eta talde-lana sustatzeaz gain, espazio hau gizartea eraldatzeko tresna gisa planteatzen da, zinema feminista sortzea eta ikus-entzunezkoen bidez ahalduntzea helburu duen prestakuntza-esperientzia gisa”.

Lamiaena: “Parte-hartzaileek sortutako bideo piezak Arrigorriagako umorezko laburren jaialdian agertzeko aukera izango dute”

Tailerraren inguruko informazioa handitzeko ipini kontaktuan Lamiaenarekin lamiaena@arrigorriaga.eus helbide elektronikora idatziz edo 747 444 898 telefono zenbakira deituz.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako herri inauterietako balorazio bilera irekia egingo dute asteazkenean

Herritar guztiek hartu ahalko dute parte saioan. Edurne Garitazelaia kultur etxean antolatu dute, 19:00etan

|

Ibarra inkisidorearen antzezpeneko momentu bat // Geuria

Martxoaren 11n Arrigorriagako herri inauterietako balorazio-bilera antolatu dute Arrigorriagako Gazteek Edurne Garitazelaia kultur etxean, 19:00etan. Saioa herritar guztientzat zabalik egongo da.

Arrigorriagako inauteriak joan den otsailaren 14an egin zituzten eta herritarrek kolorez jantzi zuten udaletxeko plaza eta inguruak.

Goizetik inauteriak girotzen hasi ziren eta arrastirako bero-bero egon zen giroa herrigunean. Elkarretaratzearen ostean (eta iragarritakoa baino zertxobait lehenago), kalejira hasi zuten Odolemaileen plazatik. Bertatik Urgoiti pasealekura igaro dira eta artez artez udaletxeko plazara heldu dira.

Bertan, Ibarra inkisidorearen herri-epaiketaren antzezpena eta Gautegun erromeriaz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek.

GEURIAk egun horretako argazki galeria egin zuen.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

‘Emakumeok plazara’ ekitaldiak eta erromeriak jendez bete du Arrigorriagako udaletxeko plaza, M8an

‘Emakumeok plazara!’ izeneko kontzentrazioa eta Berdintasun Kontseiluaren adierazpenaren irakurketa egin zuten, eta jarraian erromeria

|

Jendea, elkarretaratzean // Arrigorriagako Udala

Joan den Martxoaren 8an elkarretaratzea egin zuten Arrigorriagako udaletxearen plazan. Bertan ‘Emakumeok plazara!’ izeneko kontzentrazioa eta Berdintasun Kontseiluaren adierazpenaren irakurketa egin zuten.

Jarraian ‘Emakumeon eskubideen alde dantzan’ erromeria egin zuten leku berean, Aritz Berri dantza taldearen eskutik.

Hurrengo egunetan jarduera gehiago antolatu dituzte herrian.

Egitaraua | Emakumeen Nazioarteko Eguna Arrigorriagan 2026

Martxoak 11, asteazkena
17:00 Umeentzako ipuin kontalaria (Virginia Imaz): ‘Bigarren printzesa’, Lamiaena
Euskara eta Berdintasun Saila

Martxoak 21, larunbata
19:30 Antzerkia: ‘R&J’ La dramática errante, Lonbo aretoa
Kultura Saila

Osorik irakurri