Sareak

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako gobernu taldeak “akordioak” nahi ditu oposizioarekin, 2023ko aurrekontuen proposamenetarako

Datorren urteko aurrekontuek 15.392.863 euroko funtsa izango dute (iaz, 15.172.636koa izan zen zenbatekoa), eta jasangarritasuna, auzoen birmoldaketa eta hirigintza izango dira lehentasunak

|

// Geuria

EH Bilduk eta Arrigorriaga Garak osatzen duen gobernu taldeak, oposizioari “eskua luzatu” dio 2023ko aurrekontuen proposamenaren inguruko eztabaidetan akordiora heltzeko asmoz. 2022ko aurrekontuak aurkeztu zituztenean, agintean dauden bi alderdiek gainontzeko talde politikoen (EAJ, PSE eta NOA) ezetza jaso zuten, eta onarpen prozesua blokeatuta egon zen azaroan negoziazioak hasi zituztenetik.

Datorren urteko aurrekontuek 15,4 milioi euroko funtsa izango dute (iaz baino 220 mila gehiago), eta gobernu taldeak adierazi duenez, lehentasunezko hiru inbertsiotara bideratuko dute partidaren zati handiena. Batetik, jasangarritasuna, eta bestetik, auzoen birmoldaketak eta egokitzapenak zein hirigintza arloa.

Gauzak horrela, Osasun Zentro eta kiroldegi berria irekitzea, bidegorria hobetzea eta udal eraikinetan plaka fotovoltaikoak ezartzea izango dira esku hartzeetako batzuk. Horiei, jadanik garatzen ari diren Ollargan eta Osasun eta Higiene auzoetako berrurbanizatze lanak gehitu behar zaizkie.

Maite Ibarra alkateak —bera izango da, beste behin, EH Bilduren udal hauteskundeetarako hautagaia— onartu du aurrekontuen proposamenak herriarentzako “elementu garrantzitsuak” biltzen dituela. Datozen garaiak kontuan izanda, Ibarrak azaldu du inoiz baino “beharrezkoagoa” dela akordioak lortzea: “Uste dugu badagoela oinarri sendo bat gainontzeko taldeekin adosteko, hori baita Arrigorriagako herritarrek eskatzen digutena”.

2022ko aurrekontuekin, izan ere, prozesua zaila suertatu zen. Joan den abenduaren 22an, NOAko Jose Ignacio Fernándezek eta EAJko Sonia Rodríguezek (PSEko ordezkariaren faltan) prentsaurrekoa eskaini zuten funtsen banaketaren inguruan beren desadostasuna adierazteko. Salatu zuten gobernu taldeak ez zituela oposizioaren ekarpenak kontuan hartu.

☉ Arrigorriaga

Porrotx eta Marimotots Arrigorriagan egongo dira pailazo taldearen 35. urteurrena ospatzeko

Ikuskizuna kiroldegiko kantxa urdinean egingo dute, 17:30ean, eta doakoa izango da

|

Marimotots eta Porrotx Basaurin eskainitako ikuskizunean // Geuria

Porrotx eta Marimotots pailazoek Urteak bete, abenturak bizi! antzerkia ekarriko dute Arrigorriagara ekainaren 9an (ostirala). Ikuskizuna kiroldegiko kantxa urdinean egingo dute, 17:30ean, eta doakoa izango da.

Pailazoen taldeak 35. urteurrenaren harira egingo du ospakizuna. “Sudurgorrion bizitzan lagun egin ditugun hainbat etorriko dira bisitan”, esan dute artistek. “Urteak betetzea garrantzitsua bada, are gehiago abenturak bizitzea. Eta hori izango da gure ospakizuna: beste abentura bat bizitzea!”.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

BIDEOA | Maite Ibarra (EH Bildu Arrigorriaga): “Emaitza historikoak lortu ditugu Arrigorriagan”

2.357 botorekin eta 7 zinegotzirekin, aurreko urteko marka hobetzeaz gain, EAJk baino eserleku eta boto gehiago lortu ditu EH Bilduk

|

Bukatu dira udal hauteskundeak Arrigorriagan. Eta emaitzak espero baino hobeak izan dira EH Bildurentzat. Maite Ibarrak beste behin jaso du herritarren babesa, 2.357 botorekin eta 7 zinegotzirekin aurreko urteko marka hobetzeaz gain (6 zinegotzi izan zituzten), EAJk baino eserleku eta boto gehiago lortu baititu.

EH Bildu ospakizunetan Arrigorriagan / Geuria

“Oso pozik gaude: emaitza historikoak lortu ditugu Arrigorriagan”, onartu du Ibarrak. “Eskerrik asko Arrigorriagako auzokide eta biztanle guztiei gugan konfiantza osoa jarri duzuelako”. Zerrendaburuak “urte zail” hauetan gobernuaren kargu egin duten lana ere ekarri nahi izan du lehen planora: “EH Bildu akordioen eta kontsetsuen aldeko alderdia dela erakutsi dugu, eta herritarren kezkei erantzuteko indar guztia jarri dugula”.

#M28 | Arrigorriaga | Maite Ibarra bigarrenez aukeratu du herriak (% 100)

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

BIDEOA | Alberto Ruiz de Azua (EAJ Arrigorriaga): “Guztion helburua da zinegotzi gehiago lortzea, baina gu pozik gaude datuekin”

42 boto behera egin du Arrigorriagako EAJk aurtengo udal hauteskundeetan

|

Aurtengo hauteskundeetan behera egin du Arrigorriagako EAJk. 1.871 boto lortu ditu gaurko bozetan; 2019an baino 42 gutxiago. EH Bilduren igoerarekin, gainera, 6 zinegotzi mantendu arren, koalizio ezkertiarrak baino bat gutxiago dauka.

“Guk errepikatu egin ditugu emaitzak; hori izan da gure asmoa”, azaldu du Alberto Ruiz de Azua zerrendaburuak. “Guztion helburua da zinegotzi gehiago ateratzea, baina gu pozik gaude datuekin”. Oraindik ezin da esan udal gobernua nola antolatuko den Arrigorriagan: “Ez dugu pentsatu zer egin behar dugun, baina datozen astean edo egunetan ikusiko dugu”.

#M28 | Arrigorriaga | Maite Ibarra bigarrenez aukeratu du herriak (% 100)

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

#M28 | Arrigorriaga | Maite Ibarra (EH Bildu) bigarrenez aukeratu du herriak

#M28 | Arrigorriaga | Udal hauteskundeak 2023 | Emaitzak. Hautagaiak, alderdiak, boto kopurua, zinegotziak, datu historikoak, aurreko hauteskundeak.

|

Arrigorriagako EH Bildu emaitzak ospatzen / Geuria

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Rakel Izquierdo arrigorriagarrak irabazi du Madalenetako kartel lehiaketa “Sokan dantzan” lanarekin

Rakel Izquierdo: “Zapia luzatuz oroitzapen atseginak iristen zaizkigu, hortik dantzariak pintzetan, soka gainean dantzan. Izan ere, gustura zaudenean, edonon dantzatzen duzu”

|

Rakel Izquierdo "Sokan dantzan" kartelarekin // Geuria

Sokan dantzan izeneko kartelak iragarriko ditu aurten Arrigorriagako Jaiak. Madalenetako egitaraua jasoko duen diseinuen proposamena egiteko epea maiatzaren 22ra arte egon da zabalik, eta aukerak baloratu ostean, epaimahaiak ostegun honetan iragarri du erabakia: Rakel Izquierdo arrigorriagarraren lana da 2023ko kartel irabazlea.

Artistak azaldu duenez, Sokan dantzan lanak festetarako prestatzen joan gaitezkeela gogorarazten digu. “Zapia luzatuz, oroitzapen atseginak iristen zaizkigu, hortik dantzariak pintzetan, soka gainean dantzan. Izan ere, gustura zaudenean, edonon dantzatzen duzu”.

Kartelen erakusketa

Kartel hau eta lehiaketan parte hartu duten gainontzekoak ikusteko, Edurne Garitazelaia Kultur Etxean erakusketa antolatuko duten ekainaren 1etik 30era bitartean (18:00etatik 20:00etara). Bertan egongo dira aurkeztu dituzten 7 obrak: Arrigorriagako lagunen 5 kartel, galdakoztar baten lana eta Murtziako parte hartzaile baten diseinua.

Osorik irakurri