Sareak

☉ Arrigorriaga

Programa / Abusuko jaiak 2023

Bihar hasiko dira Santa Isabelgo eta Olatxuko jaiak. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra arte, hainbat ekintza egingo dituzte Abusun, auzotar guztientzako

|

Aldapeko kuadrilla Abusuko jaien berri ematen // Argazkia: Bolintxu Abusu

Bihar hasiko dira Santa Isabelgo eta Olatxuko jaiak. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra arte, hainbat ekintza egingo dituzte Abusun, auzotar guztientzako. Frontenis, dardo, tute, futbito eta igela txapelketak, lehiaketa gastronomikoak eta dastaketak (gazta, txakolina, hanburgesatxoak, txahalkia, txorizoa, pintxoak, tortilla eta paella) eta umeentzako eta nagusientzako ikuskizunak egongo dira. Ostiral honetan (ekainak 30) botako dute txupina, 20:00etan, eta asteburuan zehar, haurrentzako jolas parkea eta remember night-a (70etik 2000 hamarkadara arteko musikarekin), zezen mekanikoa eta karaokea eta irrintzi lehiaketa bezalako ekitaldiak antolatuko dituzte.

Abusuko jaiak, 2023 / Programazioa

Ekainak 28, asteazkena
20:00. Frontenis txapelketaren finala, pilotalekuan

Ekainak 30, ostirala
20:00. Pregoia irakurri L@s que estamos kuadrillaren eskutik eta euskal dantzak Bolintxuk eskainita, pilotalekuan
20:15. Coda txarangarekin igoera plazaraino, zentroko plazatik
20:30. Gazta eta txakolina dastatzea, txarangak animatua, zentroko plazan
22:00. Hanburgesatxoak banatzea (2 euro = 2 hanburgesa), pilotalekuan
23:00. DJ Markelin, pilotalekuan

Uztailak 1, larunbata
11:00. Dardo txapelketa, pilotalekuan
12:00. Umeen parkea eta puzgarriak, Santa Isabelgo plaza berrian
12:00. Herri kirolak, pilotalekuan
14:30. Txahalki zatiak banatzea (3 eurotan, txosnan, Candi eta jubilatuen tabernetan)
14:30. Herri bazkaria, pilotalekuan
16:00. Ezusteko jokoa, pilotalekuan
16:30. Umeen jolas parkea, Santa Isabelgo plaza berrian
17:30. Tute azkarreko txapelketa jubilatuen tabernan
17:30. Zezen mekanikoa, pilotalekuan
19:00. Dantzatzekoak Turno Partudo taldearen eskutik, zentroko plazan
20:00. Futbito txapelketa finala, zentroko plazan
20:30. Txorizoa dastatzea, zentroko plazan
23:00. Remember night: 70, 80, 90, 2000 hamarkadetako dantzaldia eta opariak. Tartean, 00:00etan: El hombre de las mil caras ikuskizuna Tolin-en eskutik
Pilotalekuan

Uztailak 2, igandea
10:00. Leku eta mahai banaketa, pilotalekuan
11:30. Lehiaketa gastronomikoak: pintxoak (pintxo begetarianoa), tortilla eta paella, pilotalekuan
11:30. Umeen jolas parkea, Santa Isabelgo plaza berrian
12:00. Igela txapelketa, pilotalekuan
13:00. Apar festa, Santa Isabelgo plaza berrian
13:00. Pintxoak aurkeztea, pilotalekuan
13:30. Abusuko VII. Irrintzi lehiaketa, pilotalekuan
14:00. Tortillak aurkeztea, pilotalekuan
14:30. Paellak aurkeztea, pilotalekuan
14:45. Jaietako sarien banaketa eta herri bazkaria, pilotalekuan
16:30. Karaokea, pilotalekuan
19:00. Txokolate-jana pilotalekuan, musika eta jai bukaera, pilotalekuan

☉ Arrigorriaga

#A21 / Emaitzak / Arrigorriaga / EAJk sendo eutsi dio EH Bilduren igoerari

#A21 / Arrigorriaga / Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024 / Emaitzak

|

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

“Gure Zirkua” Hego Uribera etorriko da lehen aldiz, Arrigorriagan zortzi saio eskainiz

Euskal Herriko lehen zirku ibiltaria Hego Uribera helduko da lehen aldiz, Arrigorriagan zortzi saio eskainiz

|

2017an sortu zuen Iker Galarza aktoreak Gure Zirkua / Gure zirkua

“Nortasun berezi, xelebre eta irribarretsua duten artistez osatutako konpainiak ezinezkoarekin jolas egin asmo du, eta beren ametsetako ikuskizuna eskaini. Beren arte eskuzabal eta herrikoia erakutsi nahi digute. Beren lanbidea, edertasuna eta ausardia elkarbanatu nahi dute herri osoarekin, adin eta maila guztietako herritarrekin”.

Hori da Iker Galarzak sortu duen Gure Zirkuaren definizioa eta helburua. Apustu arrakastatsua izan da Euskal Herriko lehen zirku ibiltariarena, eta udaberriarekin batera euren zazpigarren birari ekin diote. Urte hasieran “Gure zirkua heldu da” dokumentala estreinatu zuten Eitb-ren Nahieran plataforman.

Lehen aldiz euren karpa Hego Uriben altxatuko dute, Arrigorriagan. Maiatzaren azken egunean helduko dira kiroldegiko PP2ra, eta honako hauek dira guztira egingo dituzten 8 saioen egunak eta ordutegiak:

Maiatzak 31 19:00

Ekainak  1 16:30 eta 19:00

Ekainak 2 12:00 eta 17:00

Ekainak  7 19:00

Ekainak 8 16:30 eta 19:00

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Osasun eta Higiene auzoaren berrurbanizazioari ekiteko aurrerapausoa eman dute Arrigorriagan

Aste honetan egin duten bileran proiektua garatu ahal izateko txostena aurkeztu die Udalak auzotarrei, aztertu dezaten

|

Saneamenduarekin eta hornidura sarearekin lotutako hainbat behar pilatu ditu urteetan zehar auzoak / Geuria

Arrigorriagako Osasun eta Higiene auzoa herriko txikienetakoa da, eta dituen berezitasunengatik saneamenduarekin eta hornidura sarearekin lotutako hainbat behar pilatu ditu urteetan zehar. Gauzak horrela, udal gobernua lanean hasi zen 2019an auzotarrekin batera.

Ordutik hona, hainbat pauso eman dituzte: alde batetik, Ur Partzuergoarekin lotutakoak, saneamendua eta hornidura dela eta. Bestetik, obra zibila aurrera eramateko konpromisoa hartu zuen Arrigorriagako Udalak. Horretarako, beharrezkoa zen  auzotarrak komunitate gisa eratzea, bidean agertu eta agertuko diren hainbat oztopori aurre egiteko.

Aste honetan egin duten bileran proiektua garatu ahal izateko txostena aurkeztu die udalak auzotarrei, aztertu dezaten. Behin hori zehaztuta, eta udaleko arduradunek azaldu dutenaren arabera “bi aldeen adostasunarekin, udalak beharrezko mekanismoak jarriko lituzke martxan Osasun eta Higiene auzoaren berrurbanizazioari ekiteko”.

Maite Ibarra alkateak, bere aldetik, proiektuaren garrantzia nabarmendu nahi izan du: Osasun eta Higiene ardura eta heldutasun politikoaren eredu izaten ari da. Gobernutik merezi duen inbertsioa egingo dugu
auzo honetan, eta auzokideek jarrera aktiboa eta kolaboratiboa erakutsi dute, eta hori eskertzekoa da”.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Sagarrak ekologista taldeak Arrigorriagako Mendikosolo eta Abrisketako Done Peri bisitatuko ditu

Doako bisita apirilaren 28an antolatu dute Basaurikoek Ekologistak Martxanekin elkarlanean eta izena emateko azken eguna hilaren 25a izango da

|

Urko Ibañez basozaina, Mendikosolo parkeko presan // Geuria

Basauriko Sagarrak Ekologista Taldeak Arrigorriagako balio natural eta historiko handiko ingurune txikiak bisitatuko ditu datorren apirilaren 28an. Zehazki Arrigorriagako erdigunea, Mendikosolo parkea eta Abrisketako Done Peri baseliza bisitatuko dituzte parte-hartzaileek Ekologistak Martxaneko Eduardo Renovales kidearen eskutik.

Txangoa egun erdikoa izango da, 09:00etatik 14:00ak arte, gutxi gorabehera. Hitzordua apirilaren 28a izango da eta geralekua Basauriko Bidebieta geltokia izango da, 09:00etan. Espero dute 09:30ean Arrigorriagara heltzera.

“Bisita Arrigorriagako tren geltokian hasiko dugu eta lehenengo geldialdia ondoko Teodosia Ortega parkean egingo dugu”, azaldu dute elkartetik. “Aurkezpenaren eta agurraren ondoren, gauden lekuaz, zuhaitz esanguratsuenez eta hiri-inguruneetako parkeen balioaz egingo dugu berba”.

Antzara bat, Mendikosolon // Geuria

Arrigorriagako herrigunetik Mendikosolora abiatuko dira eta bidean inguru urbanizatuko harizti batean geldialdia egingo dute eta hortik zuzenean Mendikosolo parkeko sarrerara joango dira. Sarreran bertan parkeko iraganaz eta bertako balio naturalez berba egin ostean, presako aldamenetik doan bideari ekingo diote eta Mendikosolo atzean utziz mendian gora abiatuko dira.

Igoeraren amaieran Abrisketako Done Peri baselizara helduko dira ibiltariak eta tenpluaren historiaz eta inguru txiki honetan egindako azken ikerketen inguruan hitz egiteko aukera izango dute.

Teresa Campos, Abrisketako Done Peri baselizako ikerketetan // Geuria

Kontuan hartzekoak

Lehenik eta behin, ibilaldia herritar guztiei zabalik dago eta bertan hartzeko izena ematea beharrezkoa dela iragarri dute Sagarraketik. Izen emateak webgune honen bidez egin daitezke eta izena emateko azken eguna apirilaren 25a izango da.

Bestalde, ibilbidea modu egokian egiteko zapata erosoak eta makila eramatea gomendagarria dela azpimarratu dute elkarteko kideek eta Mendikosolotik Abrisketako San Pedrora doan igoera “zailtasun ertainekoa” bezala definitu dute.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arritxikerrak proiektuak sukaldaritza tailerra prestatu die Arrigorriagako txikiei

Familiak euskaraz aritzeko jarduera Arrigorriagako Edurne Garitazelaia kultur etxeko Azokea aretoan antolatu dute apirilaren 18an

|

Haurrak, Arritxikerrakek joan den M8an antolatutako mozorro tailerrean // Geuria

​​​Datorren apirilaren 18an Sukaldaritza tailerra prestatu dute Arritxikerrakekoek bi eta sei urte bitarteko txikientzat, Arrigorriagako Edurne Garitazelaia kultur etxeko Azokea aretoan.

Familiak euskaraz aritzeko jarduera honek txanda bi izango ditu: lehena bi eta lau urteko haurrei zuzenduta dago eta 17:00etatik 17:40etara izango da. Bigarren saioa 17:45etik 18:30ra izango da, lau eta sei urtebitartekoentzat.

Edukiera mugatuko ekintza izango da eta Arritxikerraketik azaldu dute izena emateko arritxikerrak@gmail.com​ idatzi behar dutela intersdunek. Bertan, ume kopurua eta horien adina zehaztu beharko da.

Osorik irakurri