→Arrigorriaga

Airearen kalitatea bigarren aldiz neurtuko dute Arrigorriagan

Sare Solidarioen Pergolan dagoen unitate mugikor batek Arrigorriagako airearen kalitatea neurtuko du urrian. Apirilean eta maiatzean atera dituzte lehen datuak.

Airearen kalitatea neurtzeko ibilgailu mugikorra // Arrigorriagako Udala

Sare Solidarioen Pergolan dagoen unitate mugikor batek Arrigorriagako airearen kalitatea neurtuko du urrian. Apirilean eta maiatzean atera dituzte lehen datuak, eta urriko bigarren neurketa honek “meteorologia desberdinetan” kalitatea nolakoa den jakiteko balioko du. Neguko klimatologiarekin egindako neurketak jaso ondoren, Eusko Jaurlaritzak Udalarekin partekatuko duen emaitzen txostena osatuko du.

Udalaren eskaera

Udalak 2020an eskatu zion Ingurumen Sailari airearen neurketa puntuala egin zezan. Herriko neurketa-estazioak funtzionatzeari utzi zion, eta Udaleko ordezkarien arabera, hurbileko estazioek ez zuten Arrigorriagako aire kalitateari buruzko “benetako daturik” eskaintzen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak