→Arrigorriaga

Aitor Paredes arrigorriagarra titular izango da Athleticekin Real Madrilen aurkako partiduan

Aitor Paredes // Athletic Club

Aitor Paredes arrigorriagak titular bezala jokatuko du lehen aldiz Athleticekin gaur, Real Madrilen aurkako norgehiagokan. Ostiralean lehen aldiz titular izan zitekeela aurreratu zuten zenbait hedabidek -tartean GEURIAk- eta hala izango da, Athleticek gaurko hamaikakoaren berri eman ondoren.

Guztira lau partidu jokatu ditu Paredesek Athleticen lehen taldearekin, denetan bigarren zatian. Lehen Mailan debuta 2022ko abuztuaren 29an egin zuen Cadizen kontra (88. minutuan atera zen Nuevo Mirandilla zelaira). Athleticekin jokatutako lau partiduetatik hirutan garaipena lortu zuten zurigorriek.

Aitor Paredes: “Lehen taldean aritzea ametsa eta saria da. Ez dadila izan saiatu ez naizelako!”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak