→Arrigorriaga

Aitor Paredes arrigorriagarra lehen aldiz izan daiteke titular Athleticekin, Real Madrilen aurkakoan

Yeray Álvarez ordezkatuko luke, barakaldoko atzelariak Errealaren aurka jasotako txartel gorriagatik (urtarrilaren 14an) partida bateko zigorra baitauka

Aitor Paredes jokalaria // Athletic Club

Bost hilabete igaro dira Aitor Paredes futbolari arrigorriagarrak Athleticekin Lehen Mailan debuta egin zuenetik. Abuztuaren 29an, lehoiek Cádizen aurka jokatutako partidan zelairatu zen atzelaria lehen aldiz, bilbotarrek markagailuan hiru goleko abantaila zutela. Ligaren 18. jardunaldian, baina, “bigarren debuta” egin lezake gazteak, taldeak Real Madrilen aurka jokatuko duen igandeko norgehiagokan: aulkitik irten beharrean, madrildarren aurkakoan, titular izango dela espero da.

Horrela iragarri dute, behintzat, hainbat kirol hedabidek, bi taldeen hamaikako posibleak kaleratu dituztenean. Aurreikuspenen arabera, Paredesek Yeray Álvarez ordezkatuko luke, Barakaldoko atzelariak Errealaren aurka jasotako txartel gorriagatik (urtarrilaren 14an) partida bateko zigorra baitauka. Horrela, Paredesek Vivianekin osatuko luke bikotea, eta De Marcosekin eta Berchicherekin batera, berriz, laukoa.

Aitor Paredes jokalaria // Geuria

Non ikusi

Norgehiagoka 21:00etan hasiko da San Mamesen. Eta telebistan doan ikusi ezin izango den arren, ordainpeko zerbitzuetan jarraitu ahal izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak