→Arrigorriaga

‘Loa haurtzaroan’ ikastaroa antolatu du Arrigorriagako Altzoan amatasun taldeak

Eneka Basabe “El Regazo Feliz” proiektuko zuzendariak umeen loari buruzko mitoez, loaren faseez zein atxikimenduaren teoriaz hitz egingo du

// Getty images

Altzoan Zaintza Sareak haurtzaroko loaren inguruko ikastaroa egingo du Lamiaenan larunbat honetan (urriak 29). Hizketaldia eskaintzeko, Eneka Basabe “El Regazo Feliz” proiektuko zuzendaria gonbidatu dute; profesionalak umeen loari buruzko mitoez, loaren faseez zein atxikimenduaren teoriaz hitz egingo du, besteak beste, bertaratu nahi duten gurasoentzako.

Ikastaroaren helburua, emaginekin eta bestelako osasun profesionalekin kontaktuan, aita-amek haurdunaldiari, jaiotzari eta umeen hezkuntza prozesuari buruzko ezagutzak eta esperientziak partekatzea da. Horretarako, urritik aurrera, Altzoanek hainbat tailer eta ikastaro antolatuko ditu Emakumeen Etxean.

Parte hartzea

Lehen ikastaroa, Loa haurtzaroan, 11:00etatik 13:30era bitartean egingo dute. Bertan parte hartzeko, altzoansarea@gmail.com helbidera idatzi beharko da; banakako inskripzioak 15 eurokoak izango dira, eta bikoteentzakoak, berriz, 20koak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak