→Arrigorriaga

Karlos Aretxabaletak ‘Sex-Sua’ liburuaren aurkezpena egingo du Arrigorriagako Amalur liburu dendan

Aretxabaleta (Txapel, izen artistikoz) euskal filologoa da ikasketaz, eta maisu aritu izan da Arrigorriagako Institutuan ere

'Txapel' Basauriko Elkar liburu dendan // Geuria

Karlos Aretxabaleta idazleak uztailean kaleratutako Sex-Sua liburuaren aurkezpena egingo du Arrigorriagako Amalur liburu dendan, urtarrilaren 27an (ostirala). Aretxabaleta (Txapel, izen artistikoz) euskal filologoa da ikasketaz, eta maisu aritu izan da Arrigorriagako Institutuan ere. Iaz KaixoMaitia kontakizun erotikoen lehiaketa irabazi ondoren, Larru bero izeneko bilduma argitaratu zuen; orain, Sex-Sua liburuarekin ildo beretik egin dio tira literaturari: bederatzi kontakizun erotiko labur ditu obrak, “14 urtetik 99 urte bitarteko gazteei zuzenduta”, Aretxabaletak GEURIAri kontatu dion bezala.

Ostiraleko aurkezpenean, bertaratzen direnek aukera izango dute kontakizun horien inguruko azalpenak entzuteko eta idazleari galderak egiteko. Zita 18:30etan hasiko da, eta 40 minutu inguru iraungo du. Parte-hartzea errazteko, gainera, umeekin joango diren entzule edo familiei haurtzaindegi zerbitzua eskainiko diete liburu dendan, aldez aurretik 683639248 (Iker) telefonora deituta.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak