→Arrigorriaga

Arrigorriagako Ausartak Mendi Lasterketan izena emateko epea zabalduko dute irailean

Ausartak Mendi Lasterketaren hirugarren edizioan parte hartzeko izen-ematea zabalduko dute irailaren 1ean. Guztira hiru lasterketa mota antolatu dituzte: Gau Txakurkrosa, Mendi Maratoi Erdia eta Hasiberri Traila.

Ausartak Mendi Lasterketa // Utzitakoa

Uda osoan entrenatzen egon ostean, Ausartak Mendi Lasterketaren hirugarren edizioan parte hartzeko izen-ematea zabalduko dute irailaren 1ean. Guztira hiru lasterketa mota antolatu dituzte: Gau Txakurkrosa, Mendi Maratoi Erdia eta Hasiberri Traila. Lasterketa solidarioa izango da eta bertan jasoko den diru guztia Caminus Elkartearentzat izango da, Gaixotasun Arraroen ikerketarako dirua biltzen duena.

Txakurkros lasterketa, 2019an // Ausartak Mendi Lasterketa

Gau Txakurkrosa datorren urriaren 23an antolatu dute 19:30ean. Luzeera 7kmkoa izango da, 350 mD+ekin eta bertan partehartzea puntugarria da Euskadiko Txakurkros Ligarako.

Mendi Maratoi Erdia urriaren 23an izango da ere, 19:30ean. Guztira 21kmko ibilbidea izango da, 1.100mD+ekin.

Hasiberri Traila urriaren 24an prestatu dute, 10:30ean. Distantzia 9,5kmkoa izango da, 500 mD+ekin.

Ausartak Mendi Lasterketako antolatzaileek laster argitaratuko dituzte jardueraren nondik norako guztiak sare sozialetan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak