→Arrigorriaga

Arrigorriagako barruko igerilekuak ireki dituzte, teilatua berritu ondoren

Arrigorriagako Udal Kiroldegiko barruko igerilekuetako sabaia aldatzeko lanak behin bukatuta, berriro ireki dituzte igerileku estaliak.

Teilatua ordezkatzeko lanak hasi zituzten abuztuaren 5ean // Argazkiak: Arrigorriagako Udala

Arrigorriagako Udal Kiroldegiko barruko igerilekuetako sabaia aldatzeko lanak behin bukatuta, berriro ireki dituzte igerileku estaliak. Teilatua ordezkatzeko lanak abuztuaren 5ean hasi eta hilaren 21ean bukatu zituzten, eta abuztuaren 22an berriro zabaldu zituzten barruko igerilekuak.

Irailaren 14ra bitartean udako ordutegian dago zabalik Arrigorriagako Kiroldegia (astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:00etara, larunbatetan 09:00etatik 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan 09:00etatik 19:00etara). Ondoren, irailaren 15etik aurrera ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 22:00etara, larunbatetan 09:00etatik 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan 09:00etatik 14:00etara.

Estali gabeko igerilekua irailaren 14ra arte egongo da irekita, ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera 11:30etik 19:30era, eta larunbata, igande eta jaiegunetan 11:30etik 18:30era.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak