→Arrigorriaga

Arrigorriagak 2,3 milioi euro jasoko ditu Estatutik, Mendikosoloko presa eta tren geltokia egokitzeko

EH Bilduk azaroaren 22an iragarri du Espainiako Gobernuarekin akordioa erdietsi duela 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzeko. Basauriko La Basconia eraberritzeko ere lau milioi bideratuko dituzte

Mendikosoloko parkea // Geuria

EH Bilduk astearte honetan, azaroak 22, iragarri du Espainiako Gobernuarekin akordioa erdietsi duela 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzeko. Alderdi politikoak Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan egin behar diren “lehentasunezko proiektuak” aurrera ateratzeko, 480,5 milioiko partida negoziatu du eta inbertsioaren zati handi bat (2,3 milioi, guztira) Arrigorriagara bideratuko duela iragarri.

Mendikosoloko presaren egokitzapena egiteko, 605.000 euroko aurrekontua bideratuko dutela aurreratu dute Bildutik. Inbertsioaren helburua “aspaldiko uholde arriskuari aurre egitea” eta auzotar guztiei erabilera publiko irekiko “ekipamendu naturala” eskaintzea dela adierazi dute. Horrela, presaren maila jaitsi, uraren ibilgu zaharra berreskuratu eta uholde-elementuak gehitzeko erabili nahi dute aurrekontua.

Era berean, beste bi eraikin eraberritzeko eta egokitzeko obretara ere bideratuko dute partida. Batetik, 1,7 milioi euroko inbertsioa egingo dute Arrigorriagako tren geltokia hobetzeko. Bestetik, Basaurira ere bideratuko dute erdietsitako akordioaren laguntzaren zati bat: La Basconia eraikina zaharberritzeko eta “kultura ondasun” bihurtzeko lau milioi euro erabiliko dituzte.

Mendikosoloren azterketa teknikoaz informatzeko bilera egingo dute abenduan Arrigorriagako herritarrentzako

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak