→Arrigorriaga

Arrigorriaga eta Ugao lotuko duen bidegorria udalerriko poligonoetarako “mugikortasun-alternatiba” izatea nahi dute

Joan den urtarrilaren amaieran Arrigorriaga eta Ugao lotuko dituen bidegorriaren lanak 2023 eta 2024 urte artean hasteko asmoa zutela iragarri zuen Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkateak eta prozesua aurrera doala azaldu dute Arrigorriagatik

Martiartura doan bidegorria // Bizkaiko Foru Aldundia

Joan den urtarrilaren amaieran Arrigorriaga eta Ugao lotuko dituen bidegorriaren lanak 2023 eta 2024 urte artean hasteko asmoa zutela iragarri zuen Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkateak eta prozesua aurrera doala azaldu dute Arrigorriagatik: “Bizkaiko Foru Aldundiak egingo duen bidegorria handitzeak Arrigorriaga eta Ugao-Miraballeseko udalerriak konektatuko ditu”, azaldu dute Udal ordezkariek. Dagoeneko, Arrigorriagako Udalak azaldu du aisialdirako alternatibatik harago  “industrialdeetarako mugikortasun-alternatiba” izatea espero duela. “Gure helburua mugikortasun jasangarria indartzen jarraitzea da, eta bidegorriaren zati berri honen bidezbizikleta garraiobide bideragarri eta seguru bihurtzea”, azaldu du Idoia Molina Auzo, Hirigintza eta Etxebizitza zinegotziak.

Ugao eta Arrigorriagako ordezkariak akordioak lortzeko asmoagaz bildu dira eta martxoan zehar Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin lotuko direla iragarri dute, bidegorri zati berri hau diseinatzen amaitzeko. Arrigorriagak, herriko zenbait txirrindulari elkarteekin bildu da “alternatibak kontrastatu eta iritziak jasotzeko”.

Ugaora helduko den bidegorriaren lanak 2023 eta 2024 artean hasiko dituzte, “ondo bidean”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak