Arrigorriagako biztanleria % 12 hazi da azken 20 urtetan. Gaur egun 11.986 herritar daude erroldatuta Arrigorriagan: 20 urtetik beherako 2.202, 21 eta 59 urte bitarteko 6.373 eta 60 urtetik gorako 3.321. Nabarmentzekoa da gazteen tartea, 20 urtetik beherakoena, % 6,38 hazi dela 2001etik 2021era, gorabehera txiki batzuk tarteko. Arrigorriagaz gain, 20 urtetik beherakoen tartea soilik hazi da Etxebarrin (% 122,47) eta Zeberion (% 38,46). Basaurin eta Galdakaon gazteek behera egin dute (% 9,87 eta % 13,06, hurrenez hurren), eta Ugaon eta Zaratamon antzeko mantendu dira 20 urtez azpikoak.
Bestetik, 60 urtetik gorakoen tartea ere hazi da hogei urte hauetan Arrigorriagan. Zehazki, % 55,11 hazi dira herrian 60 urtetik gorakoak: 2001ean 2.141 ziren, eta 2021ean 3.321.
