→Arrigorriaga

Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXVI jaialdia antolatu dute irailean

arrigorriaga-clown-pailazoen-jaialdia-2015

Datorren irailaren 10, 11 eta 12an Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXVI jaialdia antolatu du Arrigorriagako Udalak

Clown jaialdia, 2015ean // Utzitakoa

Datorren irailaren 10, 11 eta 12an Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXVI jaialdia antolatu du Arrigorriagako Udalak: “Aurtengo edizioak, besteak beste, Kenia, Frantzia, Brasil, Galizia, Madril edo Andaluziako 11 konpainien 11 emanaldi jasoko ditu”, azaldu du Arrigorriagako Udalak prentsa ohar baten bidez.

Pasa den urtean eta Koronabirusaren itzalpean Eden, Gabe, Entre Sueños Cabaret eta De Todas Las Más Bellas Las Más Bellotas antzezlanak ikusi ahal izan genituen, besteak beste eta Zapatos Nuevos, Payasos de Hoy en Europa filma proiektatu zuten Lonbo aretoan. Clown eta Pailazoen Nazioarteko jaialdia 1995ean jaio zen eta urtez urte hazi egin den urteroko ospakizuna dugu.

Bideoa | XXV. Nazioarteko Clown eta Pailazoen jaialdia inolako arazo barik antolatu da

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak