→Arrigorriaga

Arrigorriagako ‘Eskola Bidea’ proiektuak ekintza-planaren diseinuari ekingo dio

Arrigorriagako Udalak eta hezkuntza komunitateak haurren eskolarako bidea abentura eta ikaskuntza izatea helburu duen Eskola Bidea proiektuaren diagnostiko fasea amaitutzat eman dute. Orain azken fasea martxan jarriko dute: ekintza-planaren diseinua

Haurrak, eskolara bidean // Geuria

Arrigorriagako Udalak eta hezkuntza komunitateak haurren eskolarako bidea abentura eta ikaskuntza izatea helburu duen Eskola Bidea proiektuaren diagnostiko fasea amaitutzat eman dute. Orain azken fasea martxan jarriko dute: ekintza-planaren diseinua. ‘Eskola Bidea’ proiektuaren bestelako helburuak dira ibilgailu motordun pribatuetan egiten diren joan-etorriak murriztea, bizitza-ohitura osasuntsuak sustatzeko, eguneroko bidea oinez edo bizikletaz egitea, eskolara taldeka joatea…

Hirugarren fasea, hastear

1. Fasea: Informazio fasea

2. Fasea: Mugikortasun-Batzordea sortzea

3. Fasea: Ekintza planaren diseinuan “hainbat tresna erabili dituztela” azaldu dute Arrigorriagako Udaletik eta hezkuntza komunitatea osatzen duten gurasoen, irakasleen, herriko elkarteen, merkatarien eta umeen taldetik: ikastetxeko sarreran zuzeneko behaketa, ikasleei, familiei eta irakasleei egindako inkestak eta ikasleek beraiek egindako jarduerak

Udalaren arabera, tarte honetan ikasleek beraiek ingurua aztertzeko aukera izan dute: “espaloien egoera, irisgarritasuna eta eskolarako bidea segurua izan dadin kontuan hartu beharrekoak egiaztatu dituzte”. Maite Ibarra Arrigorriagako alkateak herriko hezkuntza komunitatearen garrantzia azpimarratu du: “Gure ustez, oso garrantzitsua da udalerriko hezkuntza-komunitatea hezkuntzari dagozkion erabaki eta proiektuetan inplikatzea. Eta, bereziki, kasu honetan, guztion artean gazteekin egiten ari garen lana. Hain zuzen ere, horixe da, gure ustez, ‘Eskola bidea’ proiektuaren potentzialtasun handia: umeak erdigunean izatea, baita euren herria ulertzeko modua ere”.

Egun batzuk barru aurreko faseko diagnostikoaren datuak argitaratuko dituztela azaldu dute Udal ordezkariek eta orduan ekintza-planaren lanketan hasiko direla iragarri dute.

Arrigorriagak ‘Eskola Bidea’ martxan jarri du, eskolarako bidea abentura eta ikaskuntza kontua izan dadin

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak