→Arrigorriaga

Arrigorriaga Harrerak 6.400 euro bildu ditu 24 ordutan Etiennen gorpua aberriratzeko

Joan den ekainaren 4an Arrigorriagako Etienne auzokidea zendu zen gaixotasun baten ostean. “Etiennek aztarna utzi du ezagutu genuen pertsona guztiongan”

Etienne // Utzitakoa

Joan den ekainaren 4an Arrigorriagako Etienne auzokidea zendu zen gaixotasun baten ostean. “Etiennek aztarna utzi du ezagutu genuen pertsona guztiongan”, azaldu dute Arrigorriaga Harreratik, “eta familiaren nahia eurengana bueltatzea da. Hala ere, gorpua aberriratzea benetan garestia da eta Etienneren familiak ezin dio gastuari aurre egin”.

Hori dela eta, Arrigorriaga Harrerako kideek Crowdfunding kanpaina abiarazi zuten atzo, eta gaur arte 6.490 euro jaso dituzte 146 emaileen eskutik. Kanpainaren helburua 6.000 euro jasotzea zen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak