→Arrigorriaga

Aisialdian euskara bultzatzeko kultur ikuskizunak eskainiko dituzte Arrigorriagako ikasleentzako

Ikuskizunak doakoak izango dira, eta Lehen Hezkuntzako umeen artean, euskararen erabilera kanal formaletatik kanpo bultzatzeko balioko dute

Ameli eta txirrikituen jostunek // Euskadi.eus

Lehen Hezkuntzako umeen artean euskararen erabilera sustatzeko, “Euskara partekatu” ekimena jarri du martxan Arrigorriagako Udalak. Urriaren 4tik 20ra bitartean, hainbat ekitaldi kultural antolatu dituzte haurrei, gune formaletatik haratago, “bizitzako eremu guztiak euskaraz gozatu ahal dituztela trasmititzeko”.

Horrela, aisialdian egiteko hiru ikuskizun prestatu dituzte ekimenaren baitan: bertso antzerkiak eta ipuin musikatuak. Ekitaldi guztiak adin tarteen arabera banatuko dituzte, eta lehen mailatik hasita, LHko seigarren mailara arteko ikasleek hartu ahal izango dute parte doako ikuskizunotan.

EUSKARA PARTEKATU, 2022 | PROGRAMAZIOA

Urriak 4, asteartea
10:00. Alpistegiak. Bertso antzerkia
Lonbo Aretoan
5. eta 6.mailako ikasleentzako

Urriak 19, asteazkena
10:00. Ameli eta txirrikituen jostunek. Ipuin musikatua
3. eta 4. Mailako ikasleak

Urriak 20, osteguna
10:00. Sorgina txirulina. Ipuin musikatua
Lonbo Aretoa
1.eta 2. Mailako ikasleentzako

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak