Sareak

☉ Arrigorriaga

Familietan euskararen transmisioa sustatzeko Jaurlaritzaren proiektu pilotuan dago Arrigorriaga, beste 11 udalerrirekin

Aisialdian hizkuntzaren erabilera bultzatzeko, “Kirolean euskaraz” dinamikaren bigarren faseari ere ekingo diote: praktika onen gida bat sortzea izango da helburua

|

2022ko Euskaraldiko txapa banaketa Arrigorriagan // Geuria

Euskararen familia bidezko transmisioan eragiteko, proiektu pilotu bat jarri du martxan Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika Sailburuordetzak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 12 udalerri daude bertan, eta tartean dago Arrigorriaga ere. Dinamikaren helburua etxeko hizkuntza ohituretan esku hartzeko tresnak ahalbidetzea da, bereziki gurasoen eta seme-alaben arteko harremanetan (anai-arreben artekoak edo beste senideen artekoak ahaztu gabe) euskararen erabilera bultzatzeko.

Horretarako, 12 laguneko talde eragilea sortu dute herrian, 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoek, Udaleko Euskara teknikariak, Euskara eta hezkuntza zinegotziak eta Siadeco ikerketa aplikatuko enpresako ordezkariak, besteak beste. Kideek apirilean hasi eta maiatzera arte hiru bilera egingo dituzte familia unitateetako egoerak aztertzeko, ekintzak planteatzeko eta hauen jarraipen sistemak diseinatzeko.

Momentuz, lehenengo saioan (hile hasieran egin dute), herriko euskararen errealitatea izan dute hizketa gai; bigarren bileran, Arrigorriagan hizkuntzaren erabilera bultzatzeko martxan jarritako dinamikez jardun dute, eta gainontzeko herrietan abiatu dituzten esperientziak bildu dituzte. Maiatza bukaeran, berriz, azken bilera egingo dute, eta datorren ikasturterako ekintza plan bat osatzeko pausoak emango dituzte.

Kirolean euskaraz: bigarren fasea

Martxan jarriko dituzten esku hartzeen artean egongo da, besteak beste, umeen aisialdian euskara bultzatzeko Kirolean euskaraz ekimena. Dinamikaren lehenengo fasea 2022an abiatu zuten, udalerriko kirol elkarte guztiekin batu eta bakoitzaren egoera ezagutu eta “erradiografia” egiteko. Orain, berriz, bigarren fasean sartuko dira, lehenagotik bildutako datuak erabili eta etorkizunerako bide-orria marraztu ahal izateko.

“Asmoa da praktika onen dekalogo bat egitea eta hori tresna gisa baliatzea dinamikara batu nahi duen herriko edozein kirol elkarterentzako”, zehaztu du Celia Rubio Udaleko Euskara eta hezkuntza zinegotziak. Izan ere, gaur-gaurkoz, lau kirol taldek hartuko dute parte gidaren sorkuntzan (Garriko Taekwondo taldea, Harrigarri gimnasia erritmikoko taldea, Padura saskibaloi taldea eta Etorkizun futbol taldea), baina helburua da hauek egindako lanetik elikatzea euskararen alorrean aurrerapausoak eman behar dituzten elkarteak ere.

Gidaz aparte, proiektuan laguntzeko, Aritz Olagoi kirol psikologoarekin ere jarri dira kontaktuan eragileak. “Erabiltzen duen metodologia propioa da, 8-10 urtez Gipuzkoako kirol elkarte handietan martxan jarri duena”, azaldu digu Celia Rubiok. Olagoik behaketa eta interbentzio zuzenak egiten ditu zelaian, taldeen errealitatera moldatzeko: “Badaki bakoitza abiapuntu oso ezberdinetan egon daitekeela euskararen erabilerari dagokionez, baina denek dutela aurrerapauso bat emateko”. Horrela, kirolaren egunerokoan euskara “normalizatzea eta sustatzea” da esku hartzeekin lortu nahi dutena.

☉ Arrigorriaga

40. urteurrena herri bazkariarekin ospatuko du Adiskideak Arrigorriagako emakumeen futbol taldeak

Larunbatean, umeen futbol partidak, nagusienak eta beteranoenak jokatuko dituzte. Igandean, herri bazkaria eta kontzertua egongo dira

|

Adiskideak klubaren lehen taldea eta Maria Torres presidentea // @adiskideakollargan eta Geuria

“Dena hasi zen senarrek egindako apustu batengatik”, dio Maria Torres CD Adiskideak taldeko presidenteak, klubarentzako egindako elkarrizketa batean. Montefuerteko (Oiargan) futbol zelaian zeudela, gizonek emazteei txantxetan esan zieten ez zeukatela ausardiarik belarretara praka motzetan irteteko. Baina emakumeek, egin. Eta horrela hasi zen, 1982an, Arrigorriagako emakumeen futbol taldearen ibilbidea, Torresek, eta zuzendaritzan Begoña Gallego eta Lourdes Teomiro jokalariek, lagunduta. Lau hamarkadaren ondoren, hastapen horiek oroitzeko eta ospatzeko elkartuko dira ekainaren 3an eta 4an.

Larunbatean, haur mailako futbol 11ko txapelketa jokatuko dute Montefuerte zelaian, 09:00etatik hasita. Igandean, berriz, triangular motako lehiaketa jokatuko dute Adiskideak taldeak, SD Lagunak taldeak eta CD Aurrera Vitoriak (10:00etan). Ondoren, 13:15ean, beteranoen futbol 7 partida egongo da. Kirol ekitaldien bukaeran, herri bazkaria egingo dute 15:00etan, eta 17:00etatik aurrera Alberto Cowboyren kontzertua egongo da.

Maria Torres Maite Ibarra alkatearekin “Kirolariak plazara” omenaldi ekitaldian // Geuria

Apustutik sortua

Taldeak herritar guztiak eta jokalariak gonbidatu ditu ospakizunera. Egun, klubak 45 jokalari eta 12 entrenatzaile dauzka, kategoria txikietan eta nagusienetan banatuta. Beteranoenak Lehen Erregional mailan jokatzen dute, eta horraino heltzeko bidean, hainbat lorpen egin dituzte, Maria Torresek berak Arrigorriagako Udalari azaldu dion bezala. Bizkaiko Kopan “96-97 denboraldian Txapeldunorde geratu ziren, penaltietan galdu eta gero, eta 98-99 denboraldian txapeldun izan ziren; 2012-2013 denboraldian Liga irabazi zuten; 2017-2018 denboraldian multzoko txapeldun izan ziren, eta 2019-2020 denboraldian, txapeldun, bigarren fasean”.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Porrotx eta Marimotots Arrigorriagan egongo dira pailazo taldearen 35. urteurrena ospatzeko

Ikuskizuna kiroldegiko kantxa urdinean egingo dute, 17:30ean, eta doakoa izango da

|

Marimotots eta Porrotx Basaurin eskainitako ikuskizunean // Geuria

Porrotx eta Marimotots pailazoek Urteak bete, abenturak bizi! antzerkia ekarriko dute Arrigorriagara ekainaren 9an (ostirala). Ikuskizuna kiroldegiko kantxa urdinean egingo dute, 17:30ean, eta doakoa izango da.

Pailazoen taldeak 35. urteurrenaren harira egingo du ospakizuna. “Sudurgorrion bizitzan lagun egin ditugun hainbat etorriko dira bisitan”, esan dute artistek. “Urteak betetzea garrantzitsua bada, are gehiago abenturak bizitzea. Eta hori izango da gure ospakizuna: beste abentura bat bizitzea!”.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

BIDEOA | Maite Ibarra (EH Bildu Arrigorriaga): “Emaitza historikoak lortu ditugu Arrigorriagan”

2.357 botorekin eta 7 zinegotzirekin, aurreko urteko marka hobetzeaz gain, EAJk baino eserleku eta boto gehiago lortu ditu EH Bilduk

|

Bukatu dira udal hauteskundeak Arrigorriagan. Eta emaitzak espero baino hobeak izan dira EH Bildurentzat. Maite Ibarrak beste behin jaso du herritarren babesa, 2.357 botorekin eta 7 zinegotzirekin aurreko urteko marka hobetzeaz gain (6 zinegotzi izan zituzten), EAJk baino eserleku eta boto gehiago lortu baititu.

EH Bildu ospakizunetan Arrigorriagan / Geuria

“Oso pozik gaude: emaitza historikoak lortu ditugu Arrigorriagan”, onartu du Ibarrak. “Eskerrik asko Arrigorriagako auzokide eta biztanle guztiei gugan konfiantza osoa jarri duzuelako”. Zerrendaburuak “urte zail” hauetan gobernuaren kargu egin duten lana ere ekarri nahi izan du lehen planora: “EH Bildu akordioen eta kontsetsuen aldeko alderdia dela erakutsi dugu, eta herritarren kezkei erantzuteko indar guztia jarri dugula”.

#M28 | Arrigorriaga | Maite Ibarra bigarrenez aukeratu du herriak (% 100)

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

BIDEOA | Alberto Ruiz de Azua (EAJ Arrigorriaga): “Guztion helburua da zinegotzi gehiago lortzea, baina gu pozik gaude datuekin”

42 boto behera egin du Arrigorriagako EAJk aurtengo udal hauteskundeetan

|

Aurtengo hauteskundeetan behera egin du Arrigorriagako EAJk. 1.871 boto lortu ditu gaurko bozetan; 2019an baino 42 gutxiago. EH Bilduren igoerarekin, gainera, 6 zinegotzi mantendu arren, koalizio ezkertiarrak baino bat gutxiago dauka.

“Guk errepikatu egin ditugu emaitzak; hori izan da gure asmoa”, azaldu du Alberto Ruiz de Azua zerrendaburuak. “Guztion helburua da zinegotzi gehiago ateratzea, baina gu pozik gaude datuekin”. Oraindik ezin da esan udal gobernua nola antolatuko den Arrigorriagan: “Ez dugu pentsatu zer egin behar dugun, baina datozen astean edo egunetan ikusiko dugu”.

#M28 | Arrigorriaga | Maite Ibarra bigarrenez aukeratu du herriak (% 100)

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

#M28 | Arrigorriaga | Maite Ibarra (EH Bildu) bigarrenez aukeratu du herriak

#M28 | Arrigorriaga | Udal hauteskundeak 2023 | Emaitzak. Hautagaiak, alderdiak, boto kopurua, zinegotziak, datu historikoak, aurreko hauteskundeak.

|

Arrigorriagako EH Bildu emaitzak ospatzen / Geuria

Osorik irakurri