Ostiral honetan (azaroak 18) hasiko da aurtengo Euskaraldia, eta Arrigorriagan, egitarau oparoa prestatu dute Ahobiziak eta Belarriprestak kalera ateratzeko. Irekiera egunean, txapak batera jartzeko ekitaldia egingo dute, eta “argazki erraldoia” atera ondoren, Kantatuaz taldeak joko du herriko kaleetatik.
Aurtengo berezitasun nagusia, baina, azaroaren 26koa izango da: aurreko urteetako dinamiken eboluzioa ikusita, Euskaraldian gazteen presentzia bermatzea beharrezkoa dela ikusi dute antolatzaileek. Horrela, ekimenaren bigarren larunbatean, Euskaraldiako Gazte Eguna ospatuko dute.
Gazteguneak antolatuta, ihes gela batean parte hartzeko aukera izango dute arrigorriagarrek. Arratsaldean, berriz, karaoke ibiltaria egingo dute herrian zehar, eta gero, kontzertuak eskainiko dituzte Gaztetxean, txokoaren urteurrenaren harira.
ARRIGORRIAGAKO EUSKARALDIA, 2022 | PROGRAMAZIOA
Azaroak 18, ostirala
Irekiera ekitaldia
19:30. Mezu berezia
19:45. Txapa janzte bateratua eta argazki erraldoia
20:00. Kantatuaz taldea, herrian zehar
Udaletxeko arkupeetan
Azaroak 19, larunbata
19:00. Nekatutak, Antton Telleriaren bakarrizketa
Lonbo aretoan
*Sarrerak online eskuratu daitezke
Azaroak 26, larunbata
13:00-15:00 eta 16:00-19:00. Ihes gelak (ordubeteko txandak)
Edurne Garitazelaia Kultur Etxeko Azokea gelan
*Izena emateko, 688648095 zenbakira deitu edo helbide honetara idatzi: gaztegunearrigo@gmail.com
19:00. Karaoke ibiltaria, herrian zehar. Ondoren, kontzertuak egongo dira Gaztetxean
Abenduak 2, ostirala
17:30. Eta orain, zer? balorazio ekitaldia, testigantza bereziekin
