Arrigorriagan abenduaren 2an egingo diete ongietorria Gabonei. Ostiralean, Joan XXIII. Plazan bilduko dira herritarrak gazteen emanaldia ikusi (17:30ean) eta txokolatada egiteko. Xaiborren, Artizarra Musika Eskolaren eta Ekieder Emakumeen Koroaren emanaldien ostean, Adecka-k (Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzu Enpresen elkartea) piztuko ditu argiak, eta 21:00etan, kalejira egingo dute txistulariekin.
Gabonei hasiera emateko jaia Euskaraldiari agur esateko itxiera ekitaldiarekin batera egingo dute. Hain zuzen, eskolako haurren dantzaldiarekin batera prestatu dute plazan Eta orain zer? balorazio ekitaldia, Euskaraldian parte hartu duten herritarren testigantza bereziekin.
GABONETAKO ARGIAK PIZTEKO EKITALDIA ARRIGORRIAGAN | PROGRAMAZIOA
17:30. Gazteen emanaldia
Euskaraldiaren itxiera: Eta orain zer? balorazio ekitaldia (testigantza bereziekin)
18:00. Txokolatada
18:30. Xaibor
20:30. Kontzertua: Artizarra Musika Eskola eta Ekieder Emakumeen Koroa
20:45. Argiak piztea, Adecka-ren eskutik
21:00. Kalejira: txistulariak
*Zuhaitza norbere erara apaintzeko, apaingarriak etxetik eraman daitezke
