→Arrigorriaga

Gara egunkariaren kontrako espoliazioa aztertuko du gaur Iker Bizkarguenaga kazetariak Arrigorriagan

Egin egunkariaren gain zegoen zorra Gara egunkariak ordaindu behar duela iragarri zuen urtarrilean Espainiako justiziak, enpresen ondorengotza ideologikoa egotzita. Ildo horretan, Egin egunkariaren zorra kitatzeko 3 milioi euroko zorra ordaindu beharko du Garak. Horretarako, sei hilabetean behin 500.000 euroko ordainketa egin beharko dio Gizarte Segurantzari, “Garako langile guztien urteko soldata baino gehiago”, adierazi zuen orduan Iñaki Soto Garako zuzendariak: “Eginen zorra guk odainaraztea erabat bidegabea da”. Gizarteari laguntza eskatu diote zorra gainditzeko.

Gararen gaur egungo egoeraz, etorkizunerako erronkez edota #nierebaNAIZ kanpainaz arituko da gaur, maiatzak 21, Iker Bizkarguenaga Garako kazetari basauriarra. Hitzaldia Arrigorriagako udaletxeko Udalbatza Aretoan izango da, 19:00etan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak